FORU LEGE PROIEKTUAK:
- Nafarroako Kontseiluaren eskaria, dokumentazioa igor dakion Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria aldatzen eta gaurkotzen duen Foru Lege proiektuari buruzko irizpen-eskaria dela eta.
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Foru Komunitateak Club Atlético Osasunaren aldeko abal bat ematea baimentzen duena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.
MOZIOAK:
- Eskaria, Batzordean izapidetu daitezen honako mozio hauek: Nafarroako Gobernua premiatzen duena bosgarren belaunaldiko telefoniaren iriste goiztiarraren aldeko apustua egin dezan (9-18/MOC-00118) eta Nafarroako Gobernua premiatzen duena Nafarroako I+G+b arloko Aholku Kontseiluari eska diezaion Nafarroako Ezagutzaren Transferentziaren egoerari buruzko txosten bat lehenbailehen egin dezan
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Garesko Udalarekiko hitzarmen bat idatz eta sina dezan 2020 eta 2021 urteetarako, “Gares energía” izeneko proiektua abian jartzeko eta betetzeko behar adinako finantzaketa bermatuko duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua premiatzen da hartu beharreko neurriak har ditzan gorrek euskara nahiz beste edozein hizkuntza ikasteko aukera izan eta ziurtagiri ofiziala lortu ahal izan dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hedabideei laguntzeko estrategia berri bat taxutu dezan, azaroaren 11ko 1/2003 Foru Agindua gaurkotu dezan eta Nafarroako Foru Komunitatearen telebistako ekoizpen propioa aldeztu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Osasuneko kontseilariarena, Amiantoaren Plan Zuzendaria aurkeztu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Navarpluma SL enpresan grebalariak ordeztea ekidite aldera egindako zuzemenak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.
- Osasuneko kontseilariarena, Osasun Barrutien araberako Antolamendu Plana aurkeztu dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, legegintzaldi honetan mendekotasuna artatzearen arloan egindako jarduketak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Echechipía París jaunaren komunikazioa, Nafarroako Goi mailako musika kontserbatorioko irakasleen izenean, lan-bilkuran agerraldia egiteari uko eginez.
- British eta PAI programak dituzten Nafarroako ikastetxeen guraso-elkarteen federazioko ordezkariekin, legegintzaldi honetan Ingelesez Ikasteko Programak izan duen garapenari eta tratamenduari buruz duten irizpidea azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- British eta PAI programak dituzten Nafarroako ikastetxeen guraso-elkarteen federazioko ordezkariekin, legegintzaldi honetan Ingelesez Ikasteko Programa dela-eta Nafarroako Gobernuak egindako jarduketei buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian. Presakoa.
- Nafarroako Lanbide elkargoen ordezkariekin, edozein jarduera ekonomiko abiarazteak dakartzan auziei buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.
- Conservas El Navarricoren La Fábrica Vieja kontserben museora. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleei 2018-2019 ikasturtean egin zaien ebaluazio diagnostikoko inkesta sozioekonomiko eta kulturalari buruzko galdera erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea gurasoek edo legezko ordezkariek baimenik eman duten Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleei 2018-2019 ikasturtean egin zaien ebaluazio diagnostikoko inkesta sozioekonomiko eta kulturala egiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea zer irizpide baliatu den Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleei egin zaien ebaluazio diagnostikoko inkesta sozioekonomiko eta kulturalean sexuari buruzko atalean “beste aukera batzuez” galdetzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- 2018-2019 ikasturteko ebaluazio diagnostikoko inkesta sozioekonomiko eta kulturalean 1. gurasoa eta 2. gurasoa terminoak erabiltzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat egiteko deialdian izandako behin-behineko emaitzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Ikus-entzunezkoen ekoizpenerako Nafarroako telebistei zuzendutako 2019ko deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.
- “Laneko arriskuen prebentziorako jarduketak. Sektorearteko akordioa sinatu duten entitateak” partidari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuak Nafarroako ezkutuko ekonomiari eta iruzur fiskalaren diagnostikoari buruzko azterlana ez ezagutarazteko arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Hezkuntza Departamentuak zer aurreikusten duen IIP-PAI programan matrikulatu nahi ez duten ikasleentzat baldin eta beren ikastetxean zein herrian bestelako aukerarik ez bada eskaintzen. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.
- Nafarroako esparru fiskala okertzeari dagokionez Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak egiten duen balorazioari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako telebistentzako laguntza ekonomikoen banaketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
- N-121-A errepidean obra lizitatzeko aurreikuspenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.
- Ribaforadako lurzati-berrantolamenduari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko M.ª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du
- Nafarroari trafikoko eskumenak eskualdatzeko negoziazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Garapenerako eta Kudeaketarako atalburuak dimisioa emateko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Altsasuko Josefina Arregui Klinika Psikogeriatrikoko hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.
- Ribaforadako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutu berria bukatu gabe egonik, DBHko 1. mailako ikasleak 2019-2020 ikasturtean eskolatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Ibaien garbiketa dela-eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak egiten duen proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Ubidea dela-eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak egiten duen proposamenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoko zuzendaria hautatzeko arau-proposamena.
- Hartu beharreko erabakia hartzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak legegintza-desadostasunei dagokienez hartutako erabakiak direla-eta.
- Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua aldatzeko proposamena. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, eta dei egiten du martxoaren 8aren kariaz deitutako greba feministarekin bat egitera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bertan behera utz dezan armen salmenta eta ez dezan baimenik eman Saudi Arabiari armak saltzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.