Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Nafarroako Gobernuaren iritzia, Babes sozialeko sistema publiko eta kalitatezko baten aldeko eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako Foru Lege proposamena dela eta.

Nafarroako Gobernuaren iritzia, Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamena dela eta.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua hein batean aldatzen duena, amatasuneko edo aitatasuneko prestazioei dagokienez. EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

INTERPELAZIOAK:

Zangozako eskualdearen egoera ekonomiko, turistiko eta soziodemografikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

Gazteen enpleguaren alderdi orokorrei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

Enplegu publikoari eta aldi baterako kontratua duten langileei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

MOZIOAK:

Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da berehala bere gain har dezan Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuaren aplikaziotik heldu diren murrizketei buelta emateko konpromiso irmoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Enpresetarako Nafarroako eredu inklusibo eta parte-hartzaile bat sustatzeko jarduketa plana egin dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuan Nafarroa sartzearen aurka dagoela. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

Eskubide Sozialetako kontseilariak azal ditzan Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontraturako pleguak. 2018ko apirilaren 17an argitaratu dira Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

Eskubide Sozialetako kontseilariak azal dezan zergatik agertzen den enpresa pribatu bat Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratua esleitzeko baldintzen pleguan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Eskubide Sozialetako kontseilariak azal ditzan Gazte-justiziako Eguneko Zentroaren laguntza zerbitzuaren kudeaketarako laguntza kontratuaren lizitazio-prozeduran gertatu diren irregulartasunak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

Eskubide Sozialetako kontseilariak aztertu eta balora dezan Mendetasunaren Behatoki Nazionalak Nafarroari mendetasunaren arreta dela-eta eman dion ez-gai emaitza. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

Hezkuntzako kontseilariak informa dezan haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetarako plantillen diseinuari buruz, 2018-2019 ikasturteari begira. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

Eskubide Sozialetako kontseilariak azal dezan zergatik erabaki duen Nafarroako Gobernuak Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa sortzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak balora dezan Eusko Alderdi Jeltzaleak egin duen proposamena, Euskal Estatutua aldatzeari buruzkoa, zeinean Nafarroa sartzen baitu “Eukal Herriari, identitate propioa duen herri gisa” egiten dion aitortzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du. .

Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan zein den Gobernuaren jarrera EAJk Nafarroako errealitate instituzionalean berriz esku sartzearen aurrean, Euskal Estatutu berriaren proiektuaren bitartez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

Hezkuntzako kontseilariak informa dezan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko hainbat ezaugarritako lanpostuak erregularizatzeari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Garapen Ekonomikorako kontseilariak azal ditzan zein datu dituen Departamentuak Nafarroako enpresen helbide fiskal eta sozialen aldaketari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan zein egoeratan dagoen Nafarroan enpresen konfiantza. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azal ditzan Judizioaren Atea zaharberritzeko jarduerak eta obra horien edo eginen diren beste batzuen zabalkunde-gastuak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

Lan Osasunaren Zerbitzuko buruak, bidezkoa bada Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearekin batera, azal dezan zein balorazio egiten duen Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuaren zirriborroari buruz ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

Administrazio Erroko Langileen Batzordeko Eledunen Batzarreko kide diren erakunde sindikaletako ordezkariek azal dezaten zein den "Errepideetako zaintzaileak” kolektiboaren aitortzari eta profesionaltasunaren egokitzeari buruzko negoziazioaren egungo egoera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

Hezkuntzako sindikatuen ordezkaritza batek azal dezan zein jarrera duen kalitatezko hezkuntza publiko baten aldeko balizko hezkuntza itunari buruz eta hezkuntza publikoaren finantzaketari buruzko lege proposamena egiteari buruz. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

“Levántate contra el Bullying” elkarteak bere jarduerak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (9-18/SET-00060). Hedabideak bertan direla.

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkaritza batek azal dezan zein balorazio egiten duen Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuari buruz ere, eta beren proposamenak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

LAB Osasunbidea sindikatuko ordezkaritza batek Larrialdi Zerbitzuaren egoera eta hobetzeko proposamenak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratuaren esleipenerako baldintzen pleguari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

Eguneko Zentroko 16 toki mistoren kudeaketarako laguntza teknikoaren kontratazioan antzemandako irregulartasunak direla-eta hartzekoak diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du. Gobernuko lehendakaria

Jakitekoa zein borondate eta aurreikuspen dituen Nafarroako Gobernuak 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotzeko hezkuntza publikoan egin diren murrizketei buelta emateko eta hezkuntza publikoaren garapena bultzatzeko behar diren baliabideak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

Prestazio handiko trenari buruz gobernu zentralarekiko lankidetza hitzarmen berri bat idazteko eta sinatzeko Nafarroako Gobernua egiten ari denari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

Ikasturte honi begira haur eta lehen hezkuntzako ikastetxetarako plantillen diseinua dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egiten duen balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

Foruzaingoaren sindikatu batek plazaratutako oharrari buruzkoa. Kidego horrek sare sozialetan egiten duen lanaren aitortza eskertzeko txioa ezabatu izanaren gainekoa da ohar hori. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako deialdi baten bitartez zenbait diru-kopuru eman zaizkien lan-arriskuen prebentziorako proiektuen egiazko gauzatzearen kontrolari eta jarraipenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Sistemaren jardueraren datuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

2018-2019 ikasturtean ikastetxeetan zuzeneko irakaskuntzako bi orduren gutxitzea estaltzeko aurreikusi diren baliabideei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Ekoizpen Industrialaren Adierazlea dela-eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako azken zenbatekoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

2018-2019 ikasturterako unibertsitate-tasei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

Irakasleen zuzeneko irakaskuntza-saioak gutxitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Belateko eta Almandozko tuneletako obrek irauten duten bitartean N-121 errepidean hartuko diren segurtasun-neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean irakasleen oposizioetako hautaprobak baztertzaileak izatea babestu izanaren arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du. Hezkuntzako kontseilaria.

GALDERA IDATZIAK:

Jakitekoa zein arrazoi izan zituen Nafarroako Gobernuak Larrialdietako Unitate Militarraren uholdeen aurkako zerbitzuaren laguntza ez eskatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

Goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleentzako arreta-planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko langile diren irakasle funtzionarioei edo lan-kontratu finkodun langileei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

Argentinako Buenos Aires hirian maiatzaren 6an ospatutako “Buenos Aires celebra al País Vasco” ekitaldiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Erlijio islamikoaren ikasgaia ezartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

Informazioa, 2018ko ekitaldiko lehen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa.

Informazioa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera 2018ko lehen hiruhilekoan egin diren zorpetze-eragiketei buruzkoa.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratua esleitzeko baldintzen pleguari buruz fiskalizazio-txostena egiteko eskaera. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

Eskaera, Nafarroako Gobernua premiatzeko legezko moduan aurkez ditzan Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegian jarraitzen ari diren 3181/2017 aurretiazko eginbideetan, Ultzamako biometanizazio-plantari buruzko ikerketa batzordearen ondorioen idazkia, zeina Parlamentu honek igorri baitzion eta hark bueltatu baitzuen. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Eskaera, Nafarroako Gobernua premiatzeko egutegian urgentziaz sar dezan ETA banda terroristak estortsioa egindako enpresaburuen aldeko aitortza-omenaldi bat. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkura Faltzesen.

Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du erakunde feministen manifestuarekin. Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Astelehena, 14 maiatza, 2018 - 10:00