Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Eskaria, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Lege proiektuari atxiki beharreko memoria ekonomikoa igor dakion. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ana San Martín Aniz andreak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan, ea Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Lege proiektuaren edukia legeria indardunaren arabekoa den. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bilduma edo Foru Berria aldatzen eta gaurkotzen duena.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Kontratazio-ataritik erretira dezan NEKParen iragarkia, aldi baterako kontratazio-zerbitzuaren kontratazioa Aldi Baterako Laneko Enpresa bidez egitekoa, Nafarroako Parlamentuak lan-istripuen kopuruari buruz onetsitako adierazpen instituzionala bete dezan eta deialdi publiko bidez egin dezan langileen aldi baterako kontrataziorako zerrenda bat. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan aintzat hartzeko genero-indarkeria pairatzen duten edo hura jasateko arriskuan dauden emakumeentzako txakur bizkartzainen laguntza. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Urari buruzko Esparru Zuzentaraua aldeztu eta defenda dezan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da substantzia lehenetsien eta lehenetsi arriskutsuen zerrenda sar dezan Gizakien kontsumorako uraren kalitaterako osasun-irizpideak ezartzen dituen 140/2003 Errege Dekretuari buruzko legeria autonomikoaren garapenean. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako erakunde nagusiek omenaldia egin diezaieten, Errepublikako erbesteratzearen 80. urteurrenaren karietara, erbestera jo behar izan zuten gure erkidegoko milaka pertsonei. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Konstituzioaren 135. artikuluaren aldaketaren nahiz Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren aurkako bere jarrera defenda dezan Estatuko Gobernuaren aitzinean. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Kataluniako Gobernuarekiko negozioazioa amaitutzat eman dezan, nazioaren subiranotasunaren banaketa bilatzen baitu. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren idazkia, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendariak egin beharreko agerraldiari buruzkoa, zeinaren helburua baita azaltzea ea zerk justifikatzen duen Kontu-hartze Orokorraren etendura-eragozpena, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioaren sorrera onesten duen Gobernuaren akordio-proposamena fiskalizatu ostean.

- Osasuneko kontseilariarena, larrialdietako garraioaren lehiaketan jarraitutako prozesuari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, maisu-maistren lan-eskaintza publikoari buruzko urtarrilaren 22ko 260/2019 Ebazpenari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, osasun-garraioan sortzen ari den kaosarari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Gendulaingo Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruzko epaia, hortik heldu diren betebeharrak eta Departamentuak eginen dituen urratsak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako ondarearen defentsarako plataformarekin, 1.431 immatrikulazio berriei buruz eta horiek direla-eta egiten dituen proposamenei buruz informa dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Espainiako Nefrologia Elkartearen eta Alcer elkartearen ordezkariekin, Giltzurrunaren Nazioarteko Egunari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Navarpluma SL enpresako langileen legezko ordezkaritzarekin, enpresa horretako lan-gatazkako egoerari buruz informa dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- CERMINen ordezkariekin, ortoprotesien katalogoa aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkariekin, Osasuna garapenerako lankidetzan eta laguntza humanitarioan, 2018an izeneko txostena aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko ponentziako kideak izendatzea.

AHOZKO GALDERAK:

- Tokiko poliziak Foruzaingoan sartzea arautuko duen erregelamenduari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.

- Maisu-maiestren lan-eskaintza publikoan hizkuntzei buruzko Nafarroako legeria errespetatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroan itunpeko irakaskuntzari egindako dohaintzengatiko PFEZaren gaineko kenkariei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Enpresa publikoetako lan-baldintzei buruzko azterlanari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- Produktu ortoprotesikoei dagokienez 1030/2006 Errege Dekretuaren VI. eranskina aldatzen duen urtarrilaren 22ko 45/2019 Ministro-agindua betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du. .

GALDERA IDATZIAK:

- Irakasleen prestakuntzaren kostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkulari lanpostuen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleentzako prestakuntza-jarduerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ikastetxeetan Skolae programa garatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Informazioa, 2018ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa.

- Informazioa, 2018ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzkoa.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Kontuen Ganberaren 2019rako fiskalizazio-programan sartzea Argiteria berritzeko obrak kontratatzean Aiegiko Udaleko alkateak baliatutako kontratazio-prozedurari buruzko txostena.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, 2018ko abenduari dagozkionak, zeinak 2019ko otsailaren 6an sartu baitziren erregistroan.

BESTELAKO GAIAK:

- Eskaria, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako hiru patronatukide izendatzeko hautagaiak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskari-idazkia, lege indardunak errespetatzera eta modu arbitrarioan eta bidegabean jazarria ez izatera premiatzen duena. Juan José Archilla Pintidura jaunak aurkeztu du.

- Zerbitzu Juridikoen txostena, Nafarroako Parlamentuko Erregelamendua aldatzeko proposamenaren ondorioz Erregelamendua Foruaren Hobekuntzari eta demokrazia ordezkatzailearen printzipioei egokitzen ote zaien.

- Zerbitzu Juridikoen txostena, izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko legediari jarraiki foru parlamentariek, datu pertsonalak jasotzen dituzten neurrian, zaindu beharreko berariazko betebeharrei buruz eta betebehar horiek bete ezean izan litzaketen ondorioei buruz –zehazki, berariaz babestuta dauden datuak direnean–.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten die Sahara Mendebaldeko lurralde okupatuetatik botatako ekintzaileei. Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak zorionak eman nahi dizkio Emakume Sahararren Batasun Nazionalari, 2019ko otsailaren 23an eta 25ean “Askatasunerantz” goiburuan eginen den biltzarra egiteagatik. Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

Astelehena, 11 otsaila, 2019 - 10:00