Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

Gai zerrenda:

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroan lagun egiteko animaliak babesteari buruzko Foru Lege proposamenari buruzkoa.

- Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legea hein batean aldatzen duena. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da emergentziazko laguntzak eta aparteko laguntzak eskuratzeko baldintzak malgutu ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasea osorik eta fase bakar batean egitearen aldeko hautua egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da abuztuaren 20ko 2109/2012 Ebazpena indargabetu dezan. Haren bidez, lanaldiaren berariazko banaketa baimendu zitzaien Hezkuntza Departamentuari atxikita begirale, fisioterapeuta eta OLT-EUD lanpostuetan aritzen diren eta irakasle ez diren langileei. EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txistuaren irakaskuntza diruz lagunduta sar dezan Zaraitzu Ibarreko, Zangozako, Irunberriko, Lizarrako, Andosillako eta Tuterako musika-eskoletan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak Nafarroa zerga-lehiakortasunaren indizean azken urtean jaitsi izana azaltze aldera egin beharreko agerraldia erretiratzea. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen bigarren fasea zertan den azal dezaten. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, salestarren hirigintza-operazioari buruz egin duen txostenaren edukia eta ondorioak azal ditzan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, Tuterako familia batek bere semearentzat eskatu duen medikamentuari dagokionez –(Translarna) Duchenne sindromearen aurkakoa– zer erabaki hartu duen azal dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Aurrekontuaren zuzendari nagusiarena, gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko fundazio bat sortzeari buruz eta Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeko kreditu berezi bat emateko foru lege proiektuari buruz Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuak egindako txostenak azal ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendariarena, azal dezan zerk justifikatzen duen Kontu-hartze Orokorraren etendura-eragozpena, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioaren sorrera onesten duen Gobernuaren akordio-proposamena fiskalizatu ostean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendariarena, bizi-baldintzei buruz 2018an egindako inkesta soziala dela-eta gertatutako guztia azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroako 2018ko biztanleria aktiboaren inkestaren emaitzak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariarena, bere departamentuan kazetari bat modu irregularrean kontratatu izanari buruzko azalpenak eman ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Deloitte enpresari esleitutako Nafarroako errepideen sarerako finantza-iturrien gaineko azterlanaren emaitzak eta ezarri nahi dituen neurriak azal ditzan eta 2015-2019 legegintzaldian bide-segurtasunaren eta errepideen arloan baliatu duen politikaren ebaluazioa egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Iruñeko Emakumeen Etxearen Biltzarraren ordezkariekin beren helburuei eta jarrerari buruz informa dezaten egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Félix Urabayen Helduen Bigarren Hezkuntzako Nafarroako Institutuko zuzendaritzarekin eta eskola kontseiluarekin otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua betetze aldera espazioak handitzeko eskaria azter dezaten egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Animaliak babesteko elkarteen ordezkariekin, Lagun egiteko animaliak babesteari buruzko Foru Lege proposamenari buruz duten iritzia eta iradokizunak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Sahara Medebaldetik egotzitako ekintzaileekin, egoera zertan den eta zer gertatu den azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Sakanako Garapen Agentziara. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Burlatako Iturrondo enplegu-agentzia integralera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Batzordearen erabakia, urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez ponentzia bat eratzen baita, enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzeko, ukitutako langileen eskubideak babeste aldera.

- Sodena enpresa publikoaren jarduketei buruzko ikerketa batzordearen erabakia, urtarrilaren 30ekoa, zeinaren bidez eskatzen baitu ondorioak aurkezteko epea luzatzea.

AHOZKO GALDERAK:

- Erlijioaren irakasgaiari nahiz balio etikoak eta zibikoak zabaltzen dituzten beste batzuei buruz hezkuntza lege berrian egiten diren gomendioak Nafarroan 2019-2020 ikasturtean aplikatzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Sistemako plantillan behin-behinekotasun tasa murrrizteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Gure erkidegoko itxarote-zerrendei buruzko balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuak hurrengo eskola-aurreinskripzioko kanpainan izanen duen jokabideari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan langabezia igotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako eremu ez-euskaldunean D ereduko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenenengo mailan ikasgelak jartzeari buruzko araudia urratzeari eta A eta G ereduetako ikastetxe publikoetan ratioak igotzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Sendagileen grebaren balorazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Abartzuzako Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoan 2019-2020 ikasturtean haur guztien hizkuntz eskubideak bermatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen lehenengo fasean egiteke dauden obrak egiteko epeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Sistemako sendagileen grebari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Sasi-autonomoen iruzurrari aurre egite aldera Kooperatibei buruzko Foru Legea aldatzeko proposamenari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako 2018ko biztanleria aktiboaren inkestaren ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Nafarroako Hezkuntza-sisteman 2017-2018 ikasturtean izandako osasun-bajei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Selektibitatean matrikulatutako ikasleekin alderatuta unibertsitatean sartzeko ebaluazioa gainditzen duten ikasleen portzentaje jaisteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nazioarteko ARCO 2019 arte-azokari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroak FITUR 2019 azokan parte hartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Landa eremuetako hiri barruko bideetan abiadura moteltzeko elementuei buruzko araudia aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Urtarrilaren 30eko 1/2019 Legegintzako Foru Dekretua, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Kontuen Ganberaren txostena, Salestarren operazioko konpromisoei eta arriskuei buruzkoa.

BESTELAKO GAIAK:

- Legebiltzarraren Erregelamendua aldatzeko proposamena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Eskaria, txosten juridiko bat egin dadin jakiteko ea Nafarroako Gobernua behartuta dagoen foru parlamentariek egindako informazio-eskeei erantzuteko eta, horrenbestez, eskatutako dokumentazioa emateko eta ez erantzuteak eta dokumentaziorik ez emateak foru parlamentarien informazio-eskubidea urratzen duen ala ez. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Arartekoak esku har dezan gertakariak ikertzeko eta argitzeko ea urratu ote ziren Huertas de Peralta enpresako plantillaren greba-eskubidea eta Alde Zaharreko bizilagunen oinarrizko eskubideak, ikuskatzaileek Rozalejoko Markesaren higiezinean esku hartzean. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

- Eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena eman dezan Nafarroako Gobernuko Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikitako Nafarroako Estatistika Institutuak onetsitako 2018ko bizi-baldintzei buruzko gizarte-inkesta antolatzea eta biltzea, grabatzea, kodetzea, araztea eta balioztatzea prozedura irekiaren bidez kontratatzeko administrazio klausula partikularren orriko 8. klausulak legezkotasuna ustez urratu izanari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Óscar Arizcuren Pola jaunak, Luis Casado Oliver jaunak, Alberto Catalán Higueras jaunak, Mónica Doménech Linde andreak, José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Begoña Ganuza Bernaola andreak, Carlos García Adanero jaunak, Maribel García Malo andreak, Mariano Herrero Ibáñez jaunak, Francisco María Irízar Jáuregui jaunak, Ana San Martín Aniz andreak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak, Sergio Sayas López jaunak, María Carmen Segura Moreno andreak eta Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu dute.

Astelehena, 4 otsaila, 2019 - 10:00