Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

GAI-ZERRENDA

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa abian jartzeko kreditu berezi bat ematekoa.

- Nafarroan kirol-lanbidean hasteari eta jarduteari buruzkoa.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Eskaria, Parlamentuko Zerbitzu Juridikoek eginiko txostena igor dadin; izan ere, Nafarroako Kontseiluari irizpena eskatu baitzaio, jakiteko ea Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Foru Lege proposamenak Konstituzio Auzitegiak 2018ko uztailaren 19an emandako 85/2018 epaian ezarritako doktrina urratzen duen. Nafarroako Kontseiluak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta ordaina emateko Foru Lege proposamenaren gainekoa.

- Nafarroako sinboloei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Mahai Sektorialean dauden sindikatu guztiak hezkuntza hitzarmenaren jarraipen batzordean egon daitezela agin dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da doakoak izan daitezen turismo-ibilgailuek AP-15ean 24 orduan egiten dituzten joan-etorriak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Espainiako lurralde osoan gaztelania askatasunez eta berdintasunez erabili ahal izatea berma dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Txosten-oharra, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak egindako Arartekoaren agerraldi-eskariak izapidetzearen bidezkotasunari buruzkoa.

- Osasuneko kontseilariarena, Osasun Departamentuak oinarrizko osasun laguntzaren esparruan egindako jarduketei buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Rozalejoko Markesaren jauregia 2019ko urtarrilaren 20an berriro indarrez hartu zenean Foruzaingoari emandako aginduak eta gero izandako jokabidea azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, urtarrilaren 23koa, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Nafarroako Erriberan 166 MW-ko proiektu eoliko bat abian jartzeko eta ustiatzeko enpresa-proiektua, ENHOL SL taldeak sustatua.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako CCOO sindikatuko Osasun Federazioarekin, osasungintzako langile guztientzako lanbide-karrerari buruz egiten duten proposamena azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Unicef-en ordezkariekin, Haurrei eta nerabeei indarkeriaren aurrean babes integrala emateari buruzko Lege Organikoaren aurreproiektua eta horrek Nafarroako raudian duen eragina azter eta azal ditzaten. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Giza Eskubideak eta Osasun Mentala Plataformaren ordezkariekin, beren helburuak eta Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazio Psikiatrikoaren Unitateko euste mekanikoei buruz argitaratutako datuek eragindako kezka eta islatzen duten egoera azal ditzaten, eta Oviedoko Hitzarmenaren 2018ko Protokolo Gehigarriari buruz informa dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Laguntza-entitateen Nafarroako Elkartearen eta Erruki Etxearen ordezkariekin, Nafarroako zahar-etxeen egoeraren berri eman dezaten eta Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak aurekeztutako toki publikoei buruzko esparru-akordioaren zirriborroa dela-eta egiten duten balorazioa aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Mugimendu feministaren ordezkariekin, martxoaren 8rako deituta dagoen greba feminista dela-eta egiten duten planteamendua azal dezaten, “greba feministaren gaineko hausnarketarako, antolaketarako eta komunikaziorako” egin duten dosierra oinarri. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Ospitalizazio Zerbitzuko buruarekin, Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuko buruarekin eta Osasun Mentaleko kudeatzailearekin, Nafarroako Ospitaleguneko Ospitalizazio Psikiatrikoaren Unitateko euste mekanikoei buruz eta osasun mentaleko zerbitzuen erabiltzaileen eskubideekiko errespetuari buruz informa dezaten. Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Ponentzia bat eratzeko proposamenari emandako sinadura erretiratzea. Ponentziak xede du enpresa pribatuen eta administrazio publikoaren artean zerbitzuak eta lanak kanpoan nahiz barruan kontratatzeko prozesuetan jarraitu beharreko zuzenbidezko prozedurak aztertzea. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

AHOZKO GALDERAK:

- Oinarrizko Osasun Laguntzako pediatriari dagokionez 2018ko ekainetik aitzina abian jarritako neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako Departamentuak mankomunitateei eta oinarrizko gizarte zerbitzuei igorritako finantzaketa-hitzarmen berriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Finantzaketa, kudeaketa eta aurrezki entitate publiko bat sortzeko aukeraren aitzinean Nafarroako Gobernuak daukan jarrerari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du. .

- Osasun-kostuen eta egoitzetako erabiltzaileek ordaintzen dituzten tarifen arteko harremanari buruzko txosten bat aurkeztera premiatzen zuen mozioa betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Zaintzaile, gerokultore, etxez etxeko laguntzako laguntzaile eta laguntzaile pertsonaleko lanbide-kategorietarako behin-behineko gaikuntza eskatu duten pertsonei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zaintzaile, gerokultore, etxez etxeko laguntzako laguntzaile eta laguntzaile pertsonaleko lanbide-kategorietarako behin-behineko gaikuntza jaso duten pertsonei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Abenduaren 28ko 26/2018 Errege lege-dekretuan jasotako neurri berberak edo gisakoak Nafarroan aplikatzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

- Bonu jasangarrien bidez zor publikoa hartzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako herrietako populazio-galera dela-eta Nafarroako Gobernuak egindako azterlanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Triman Minerals enpresari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Txosten-oharra, zeinaren bidez argitzen baita ea Parlamentuko lehendakariak abstenitu egin behar ote zuen –edo parte hartu ez– Parlamentuko Mahaiaren urtarrilaren 8ko bozketan, zeinean erabaki baitzen berari eragiten zion idatzi baten izapidetzea geroratzea, halako moduan non izapidetu izan balitz Nafarroako Parlamentuko lehendakari izateari utziko baitzion berehala.

- Eskaria, Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako hiru patronatukide izendatzeko hautagaiak aurkezteko epea luza dadin. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak pozez hartzen du enpresei eta giza eskubideei buruz Nazio Batuen erakundearen itun lotesle bat taxutzeko hasitako lana. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Astelehena, 28 urtarrila, 2019 - 10:00