Gai zerrenda
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzen duena. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekialdeko Pirinioetako egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentzian bildutako gomendioak kontuan hartu eta praktikara eraman ditzan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erabilera-lagapenaren kooperatiba seniorren (CSCU) jarraipenerako lan-talde misto bat era dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
AGERRALDIAK:
- Nasuvinsako zuzendari kudeatzaileak informa dezan 2006an Imarkoaingo Garraioaren Hiriaren udalez gaindiko plan sektorialean egindako aldaketari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azal dezan Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak SKOLAE hezkidetza-programa prestatzeko egin duen lana, eta horrekin batera heziketa afektibo sexuala Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ezartzearen garrantziaz eta beharraz Institutuak egiten duen balorazioa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Club Waterpolo Navarrako ordezkariekin, egungo egoera eta beharrizanak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- SEI-Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearen lokaletara. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.
AHOZKO GALDERAK:
- Eskaria, Batzordean eztabaidatu daitezen turismo-gidarien sektorea arautzeari buruzko galdera (9-18/POR-00263) eta Nafarroako Gobernuaren liburutegiek 2018ko udan izan duten ordutegiari buruzkoa
- Eskaria, Eskubide Sozialetako kontseilariak erantzun dezan nekazaritzako lanak egiteko lan-poltsan sartuko diren pertsonen kontratazioa eta lan-baldintzak kontrolatzeko mekanismoei buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.
- Club Atlético Osasunak gaur egun emanda dituen banku kredituen zati bat abalatzeko egin duen proposamenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.
- SKOLAE programa Nafarroako ikastetxeetan derrigorrez ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
- Skolae hezkidetza-programako fitxa bati buruzkoa, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa etapara bideratzen baita. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Trafiko eta Bide Segurtasunaren eskumena transferitzearen inguruan Nafarroako Gobernuaren eta Gobernu zentralaren artean izandako akordioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.
- Ludopatiaren sintomekin joaten direnei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aurkezten zaien jarduketa protokoloari eta ibilbideari eta osasun publikoaren arloan dauden baliabideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- “Corellako Arteak” izeneko natur monumentuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):
- Informazioa, 2018ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzkoa.
- Informazioa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera 2018ko hirugarren hiruhilekoan egin diren zorpetze-eragiketei buruzkoa.