Mahaiaren eta Eledunen Batzarra

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez ohartarazten baitu akats materialak aurkitu direla Nafarroako 2017ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektuan.

- Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzkoa.

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Irakasleen Babesari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Gobernua premiatzen da Parlamentuan sei hilabeteko epean aurkez dezan araudi bat, zeinaren bidez ahalbidetuko baita sare elektrikora konektatutako autokontsumo-araubidean teknologia fotovoltaikoarekin energia elektrikoa ekoizteko instalazioei aplikatu beharreko administrazio-prozedurak ezartzea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zenbait araugintza-neurri har ditzan, Nafarroako langile autonomoen kolektiboaren lan-bizitza eta familia bateragarri egitean aurrerabidea egiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da neurriak ezar ditzan, ezkutuko ekonomiaren eta jarduera irregularren aurkako borrokan autonomoen kolektiboa babesteko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da lan autonomoa bultzatzeko eta sustatzeko ekintzak abiaraz ditzan, enplegua sortzeko formula gisa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egin beharreko arau-aldaketa susta dezan, Zergadunaren Defendatzailearen zerbitzua eta figura sortzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Foru Komunitatean dagoen sormena eta talentua aldezten duten inbertsiogileen eta ekintzaileen konpromisoa susta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Esako urtegia handitzeko obrak geldiaraz ditzan urtegien segurtasunaren arloko legeria eta araudi indardunak alda ditzan eta Aspurzko urtegiaren proiektua baztertu dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Osoko Bilkura.

AGERRALDIAK:

- Erretiratzea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak egin beharreko agerraldia, zeinean honako hauei buruz informatu behar baitzuen: Nafarroaren egoera Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak salbuetsita deklaratzen dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorioz, herritarrei eskubide hori betetzen laguntzeko plana eta bere departamentuak 2019rako proposatzen dituen neurriak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zer dela-eta erabaki den ikastetxe guztietan nahitaez ezarri behar dela Skolae Programa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Osasun Departamentuko hainbat kontraturen aberaste-egoera. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariarena, Nafarroako Toki Sektore Publikoa beregituratzeari buruzko txostena (2010-2016) azal dezan. Geroa Bai talde parlamentarioko Patxi Leuza García jaunak aurkeztu du.

- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, ondokoei buruz informatzeko: Nafarroaren egoera Gizarte Segurantzatik jasotako amatasun prestazioak salbuetsita deklaratzen dituen Auzitegi Gorenaren epaiaren ondorioz, herritarrei eskubide hori betetzen laguntzeko plana eta bere departamentuak 2019rako proposatzen dituen neurriak. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Erretiratzea Kurdistango Ilargierdi Gorriaren ordezkaritza batekin lan-bilkura egiteko eskaria, zeinaren helburua baitzen Siriako iparraldeko gerraren testuinguruan sorturiko beharrizanak azaltzea. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Castel-Ruiz (Gaztanbide Antzokia) enpresa-entitate publikoaren eta Barañain Fundazioaren ordezkariekin, Kultura Departamentuaren Udal-Platea dirulaguntzen lerroaren ondoriozko egoera azal dezaten eta egon litezkeen aukerak proposa ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- GERNA elkartearen ordezkariekin, beren eskariak eta beharrizanak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Adopzio-prozesuetan dauden familien ordezkariekin, prozesu horiek zertan diren azter dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Nazioarteko aholkulari/ikertzaile Bárbara Tardón andrearekin, sexu-indarkeriaren biktimentzat laguntza eta erreparazio integralerako aukerak eta Nafarroako proposamenak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Baztango Udalaren ordezkariekin, azal dezaten baserri motako etxebizitzei nola eragiten dien Martxoaren 22ko 142/2004 Foru Dekretua aldatzen duen urtarrilaren 16ko 5/2006 Foru Dekretuak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

AHOZKO GALDERAK:

9-17/POR-00371, 9-18/POR-00115 eta 9-18/POR-00191 espediente-zenbakiko galderak erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

- Nekazaritzako lanak egiteko lan-poltsan sartuko diren pertsonen kontratazioa eta lan-baldintzak kontrolatzeko mekanismoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Skolae izeneko hezkidetza-programa ezartzeko araudiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Skolae izeneko hezkidetza-programan familiek parte hartzeari buruzko araudia ez betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Auzitegi Gorenaren 2018ko apirilaren 4ko 5956/2017 Autoaren ondorioei buruzkoa (horren bidez, ezetsi egin da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren uztailaren 5eko 337/2017 zenbakiko epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa). Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako errepideen sarea finantzatzeko iturrien gaineko azterlanean egindako lanen balorazioari eta datu-aurrerapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Amatasun- eta aitatasun-prestazioen PFEZaren atxikipena itzultzeari dagokionez Euskal Foru Ogasunek egindako iragarpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-informazioko sistemen hobekuntza bultza dezan, endometriosiari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da udalen musika eskolen finantzaketa autonomikoa berreskura dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Jakiteko ea zertan den honako erabaki hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da Haur Hezkuntzako zikloa Hezkuntza Departamentuak kudea dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Eskumen berriak eskuratze aldera Estatuko Gobernuaren aitzinean egindako urratsei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Haur eta Lehen Hezkuntzan 2018-2019 ikasturterako kontratatutako irakasle-kopuruari buruzko galdera berrestea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Osoko Bilkurak onetsitako mozioa betetze aldera 787/2001 Foru Agindua aldatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Esako urtegiaren eskuineko mazelaren egonkortasunaren eta segurtasunaren gaineko azterlana kontratatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Eneko Suescun Muza jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Fernando Pagola jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eduardo García jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Anne Sánchez andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- María José Oraa andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Patxiku Ganboa Zabalo jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Joseba Razkin Telleria jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Edurne Etxeberria Telletxea andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Marian Lecumberri Navascués andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ana López-Araus Baines andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkularien izendapenaren datari eta lanean eman duten denborari buruz Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroetako aholkulari-lanpostuak direla-eta Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Irakasleari Laguntzeko Zentroak direla-eta legegintzaldi honetan Nafarroako Parlamentura igorritako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Pilar Armendáriz Carro andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eva Agos Espara andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ion Rey Bacaicoa jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Beatriz Vergara andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Sagrario Gil Pérez andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Javier Arellano Santos jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Pilar Santos andreak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Garikoitz Iñigo Olondriz jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- José Azpirotz Zilbeti jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- David Fernández Pérez jaunak Irakasleari Laguntzeko Zentroan betetzen duen aholkulari-lanpostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Ekonomiaren bilakaera eta bilakaera horrek Nafarroan duen eragina berehala ezagutzeko Nafarroako Gobenuak dauzkan kontrol mekanismoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Gaztelaniazko “El Carrascal” toponimoari dagokion euskal ordainari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Kontuen Ganberaren txostena, Nafarroako foru sektore publikoaren berregituratzeari buruzkoa (2010-2016).

BESTELAKO GAIAK:

- Txostena, Nafarroako Parlamentuaren 2018ko hirugarren hiruhilekoko aurrekontuaren betetze-egoerari buruzkoa.

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Bardeako tiro poligonoan urriaren 17an eta 19an egin diren su errealeko maniobra militarrak, eta tiro poligonoa eraistea eskatzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Astelehena, 22 urria, 2018 - 10:00