Gai zerrenda
FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako Gobernuaren iritzia, Finantza-ikuspuntutik jasangarriak diren inbertsioei buruzko Plana onesten duen Foru Lege proposamenari buruzkoa.
- Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du. Irakurketa bakarra.
MOZIOAK:
- Eskaria, Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin honako mozio hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da Nasuvinsaren alokairu-poltsan sartzen diren etxebizitzen baldintzak alda ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da Etxebizitza partekatuko Belaunaldiarteko Programa bat sor dezan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Eskaria, Osoko Bilkuran eztabaidatu dadin honako mozio hau: Hezkuntza Departamentua premiatzen da Nafarroako ikastetxeetako irakasleen eta langileen aurkako erasoei aurre egiteko jarduketa plan bat abian jar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako eta Espainiako Gobernuak premiatzen dira Konstituzioan hezkuntza dela-eta ezarritako askatasunak bermatu eta handitu ditzaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da ikastetxe publikoei behar adina baliabide ekonomiko eman diezaien, Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan sartzen diren curriculum-jarduerak egiteko nahiz eskola-material suntsikorrak lortzeko zailtasunak dauzkaten ikasleen beharrizanak konpentsatze aldera. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
AGERRALDIAK:
- Erretiratzea Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak egin beharreko agerraldia, zeinean azaldu behar baitzuen ea zer eginen duen Foruzaingoaren lanaldi eta ordainsariak arautzen dituen irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuari buruzko epaiak ikusita. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Erretiratzea honako bi agerraldi hauek: Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan nola okupatu ahal izan zen berriz ere, hustu ondoren, Rozalejoko Markesaren Jauregia, eta Gobernuko lehendakariarena, azal dezan Nafarroako Gobernuak epaileari zergatik eskatu dion bertan behera uztea Rozalejoko Markesaren Jauregiaren hustuketa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren menpeko erakunde autonomoetako Mahai Orokorrean soldatak hobetzeari dagokionez sindikatuei helarazitako proposamena azaldu eta zehaztu dezan. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Rubén Velasco Fraile jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuaren 2018ko irailaren 26ko Erabakia, zeinaren bidez foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita Focke Meler Gluing Solutions SAk sustatutako enpresa-inbertsioaren proiektua. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. (9-18/COM-00191).
- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, Kanpoan bizi diren nafarrendako Estrategiaren zirriborroa aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.
- Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariarena, azal dezan ea Nafarroak gastu-araua bete ote zuen 2017ko aurrekontu-ekitaldia itxi zenean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.
LAN-BILKURAK ETA BISITAK:
- Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Nafarroako ordezkariekin, balorazio bat egin dezaten Nafarroako hezkuntza-sisteman txistuaren irakaskuntzak bizi duen egoerari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.
- Kolonbiako Emakumeen Herri Erakundearen ordezkari María Cristina Obregón andrearekin, azal dezan zertan diren bake-akordioen ezarpena eta EZLrekiko negoziazio-prozesua eta zer erronka dituzten erkidegoek –bereziki, emakumeek– gatazkak suntsitutako lurraldeetan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- UNICEFen ordezkariekin, azal dezaten haurren eskubideen arloan eta garapen jasangarriaren helburuak lortzearren 2008tik egindako lana, urte horretan hasi baitzen Nafarroako Gobernuarekiko lankidetza; eta UNICEFen Peruko ordezkariaren ondoko Olga Izaza andrearekin, labur azal dezan herrialde horretan egindako lana. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.
- Nafarroako Erizaintzako Laguntzaile Teknikoen Sindikatuaren ordezkariekin, lanbide-karrerari dagokionez bizi duten egoera azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Rozalejoko Markesaren Jauregira. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.
AHOZKO GALDERAK:
- Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretuan aipatzen diren planak osatzeko prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Dabid Anaut Peña jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea gurasoek beren seme-alabentzat onena dela uste duten ikastetxea aukeratzeko askatasuna errespetatzen duen Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du..
- Espainiako Gobernuak LOMCEren 109. artikulua aldatzeko asmoaren aitzinean Nafarroako Gobernuak duen jarrerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Jakiteko ea Nafarroako Gobernuak nola jarriko dituen abian Hezkuntzaren arloan Espainiako Gobernuak iragarritako neurriak. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Hezkuntza arloko itun nazionalari dagokionez Nafarroako Gobernuak daukan jarrerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.
- Motibazio politikoko arrazoiak direla medio giza eskubideen urraketen biktimentzako errekonozimendua eta erreparazioa arautzeko lege proiektu bat aurkeztu ahal izateari Gobernuaren bazkide gehienek ezetza eman izanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak finantzatzeko hitzarmenak 2019rako berritzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- SOS Nafarroak Kasedako tiroketan izandako jokabideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.
- Ribaforadan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu berri bat eraikitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.
- 2017aren amaiera aldean Ilundain Fundazioarekin sinatutako adingabeentzako laguntza-kontratuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.
- Behaketa eta Harrera Zentroetan egun eskainitako lanpostuei eta deribatutako babes-espedienteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.
- Beren inbertsioak “foru erkidegoaren intereseko” inbertsioak direla deklaratzeko enpresek erregistratutako eskariei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Legezkotasunezko txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzkoa. Aldaketa horiek 2018ko ekainean eta uztailean igorri ziren Parlamentura.
- Kontuen Ganberaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuen proiektua.
BESTELAKO GAIAK:
- Nafarroako Parlamentuaren 2019rako aurrekontuaren proiektua onestea.
- Nafarroako Arartekoaren Bulegoaren 2019rako aurrekontuaren proiektua onestea.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak aintzat hartzen du euskara batuak euskararen historian eta normalizazioan izan duen garrantzia. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak Espainiako Konstituzioarekiko eta Espainiaren batasunarekiko konpromisoa baiesten du. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.