FORU LEGE PROPOSAMENAK:
- Nafarroako arreta soziosanitarioko sistema integratua arautzen duena. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
- Diputatuen Kongresuaren komunikazioa, Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoa eta Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko Lege Organikoa hein batean aldatzen dituen Lege proposamena aintzat hartzeari buruzkoa.
INTERPELAZIOAK:
- Genero indarkeriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.
MOZIOAK:
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2020-2021 ikasturterako NUPeko graduko ikasketetako ikasgaietako matrikula guztiak tasa bakar batean bateratu ditzan, halako moduan non inolaz ere ez baitu gaindituko egungo 1. matrikularen kostua. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aparteko neurriak har ditzan unibertsitateko beken deialdian eta NUPeko 2020-2021 ikasturterako matrikulazioan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere ekarpena berrikus dezan haur eskolen jabe diren udalekiko lankidetza hitzarmenetan. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da arau-tresna bat igor dezan Parlamentura, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 5/2020 Foru Legea aldatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Mugikortasun Jasangarriari buruzko Plana onets dezan eta Bizikletaren Nafarroako Kontseilua sortzea bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Covid-19aren balizko berragerpenen aitzineko Kontingentzia Plan bat taxutu dezan, parte-hartzailea eta inplikatutako eragile guztiekin adostua. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturako lanbideei buruzko lege proiektu bat bultza dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zerga-figura berriak sar daitezen Hitzarmen Ekonomikoa berritzearren Estatuarekin izan beharreko negoziazioan eta Nafarroako erakundeak nazioarteko zerga-foroetan egotea ziurta dadin. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da toki entitateekin koordina ditzan udal bakoitzaren konponbide partikularrak, abiadura handiko Internet eramateko xedez. Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da proiektu pilotu bat abian jar dezan, udako hilabeteetan eskola-jantokiak irekitzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.
- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da tokiko aldizkariak gure eskualdeetako merkataritza eta enpresa txikiak berrabiatzeko tresna gisa kontuan har ditzan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Kultura eta Kiroleko Batzordea.
AGERRALDIAK:
- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, etxebizitza galtzeko arriskuan dauden ehunka familiaren egoera larria konpontzeko egindako kudeaketei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.
- Unibertsitateko, Berrikuntzako, eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, Nafarroako Banda Zabalari buruzko Bigarren Planari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.
- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, deseskalatze-prozesuaren faseak eta Nafarroako Gobernuak hori dela-eta hartutako neurriak azal ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.
BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:
- Hartu beharreko erabakia hartzea, Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Planari buruzko Batzorde Bereziaren eratzea, antolamendua eta funtzionamendua direla-eta.
AHOZKO GALDERAK:
- Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen duen eta Nafarroako Gobernuak hein batean finantzatzen duen bidaiarien garraio publikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
GALDERA IDATZIAK:
- Eten digitalaren arazoa konpontzeko aurreikuspenari eta epeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.
- Kulturaren eta kirolaren sektoreko autonomoentzako laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- NICDO enpresari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.
- Nafarroako Gobernuko @clave erregistro-bulegoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Konfinamendu-neurriak ez errespetatzeagatik jarritako isunei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Konfinamenduan baimendutako jarduerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Pandemiaren balizko bigarren kutsatze-kolpe baten aitzineko neurriei eta protokoloei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Otsailean Italiako iparraldera joandako Batxilergoko bi taldetako ikasleen familiei emandako informazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Covid-19aren pandemiak eragindako geldialdi ekonomikoaren ondoren foru erkidegoko kultur ekoizpenak biziko duen egoera zaila arintzeko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.
- Mendekotasuna eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako laguntzetan emandako aldaketak malgutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen aparteko finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Zahar-etxeetan eta desgaituen egoitzetan kutsatutako eta hildako pertsonen datuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:
- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2020ko martxoan sartu baitziren erregistroan.
- Eskaria, Gizain Gizarte Zerbitzuen Fundazio Publikoa sortzeko prozedurari eta fundazio horri zerbitzuak eskualdatzeko prozedurari nahiz funtzionamenduari buruzko fiskalizazio-txostena egin dadin. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.
- Burlatako Udalari buruzko 2018ko fiskalizazio-txostena.
BESTELAKO GAIAK:
- Bilkura ez-presentzialak eta mistoak (presentziala eta bideokonferentzia bidezkoa) egiteko jarraibideak.
ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:
- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu Plana ahal den parte-hartze handienarekin eta adostuenarekin taxutu beharra dagoela. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.