Mahaia eta Eledunen Batzarra

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Jaiotza-tasa sustatzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituena. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du

MOZIOAK:

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da emergentziazko laguntzak eta aparteko laguntzak lortzeko betekizunak malgutu ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu dezan Belateko eta Almandozko tuneletako obrak egiten diren bitartean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da onar dezan zaintza eta laguntza pertsonala inbertsio bat dela eta sektore horri lehentasun ekonomiko eta soziala eman behar zaiola. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere kezka adierazten du Iberiako hegazkineko laguntzaile lanpostutik kaleratu dutela-eta Patxi Zamora Aznar jaunak salatutako gertakarien larritasunagatik. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat egin dezan Nafarroan pentsioak zertan diren jakiteko, eta egin beharreko urratsak egin ditzan pentsio-sistema propio baterantz aurrera egiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bokazio zientifiko eta teknologikoen foru plan bat abian jar dezan, genero-arrailaren aurka. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da hartu beharreko erabaki guztiak har ditzan, Nafarroako Liburutegi Nagusiak zerbitzu guztiak eragingarritasunez eman ahal izateko adina langile eduki dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, azal dezan zer neurri hartuko duen Nafarroan Belateko eta Almandozko tuneletako obrak eta Gipuzkoan San Lorentzoko tunelekoak aldi berean egiten diren bitartean. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuaren Bruselako ordezkariarena, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari, kalteberatasun handiagoko emakumeen ahalduntzeari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko Europako programak eta proiektuak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearena, errealitateak euskarari buruzko arau-esparrua gainditu izanari buruz egin dituen adierazpenak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Perspectivas España 2018 txostenari buruzko balorazioa egin dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

La Bolsa y la Vida liburua koordinatu eta idazti duen taldearekin, egindako proiektua ezagutzera eman dezan. Nafarroako Alderi Sozialista talde parlamentarioak eta Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

SASOIA eta PENTSIONISTAK MARTXAN elkarteetako ordezkariekin, erretirodunen eta pentsiodunen egoera, murrizketen ondorioak eta pentsioen 0,25eko igoera azal ditzaten eta beren proposamenak egin ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

Malen Etxea Elkartearen ordezkariekin, azal dezaten zer programa eta proiektu egiten dituzten emakume etorkinak, ahalduntzea eta berdintasun-politikak eta emakumeen –bereziki, migratzaileen– giza eskubideen defentsa direla eta. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Topagunea Elkartearekin, Euskaraldia izeneko ekimenaren helburuak, ekintzak, metodologia eta gainontzeko xehetasunak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Errefuxiatuak Martxan erakundearekin, entitate kreditatuek kudeatzen duten harrera-programaren alderdi positiboak eta negatiboak azal ditzan eta programari atxikitako pertsona baten lekukotasuna eman dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

Proposamena, batzorde berezi bat eratu dadin emakumeen kalitatezko enplegua bultzatzera eta laneko desberdintasunak eragindako arraila murriztera bideratutako proposamenak eginen dituen txosten bat egiteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du. Honekin batera, arau-proposamena.

AHOZKO GALDERAK:

Europako funtsetatik heldu diren 44 milioi baino gehiagoren onura jasoko duten emakumeen eta gizonen portzentajeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Errefuxiatuei harrera egiteko protokolo integralari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

Legegintzaldi honetan Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ardura gorena hartua zuen laugarren legelariak dimisioa emateko arrazoiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

2018 eta 2019rako lan-eskaintza publikoan berdintasuneko emakume agente edo teknikari lanpostuak jasotzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Espetxe arloko osasungintzaren eskumena hartzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko foru parlamentari María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

Fitur Azokan betetako helburuen balorazioari eta azokan inbertitutako baliabideen eraginkortasunari eta efizientziari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Erretiratzea haurdunaldiaren borondatezko etendurari (HBE) buruzko galdera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko foru parlamentari María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Ikastetxeetan asteko erlijio-irakastorduen kopurua murrizteko araudiaren prestalanei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Tuterako Torre Monreal Hezkuntza Bereziko Ikastetxe Publikoko sotoa berritzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Belateko tunelak inauguratu zirenetik Nafarroako Gobernuak egin eta ordaindu behar izan dituen obrei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Belateko tunelak inaugurutatu zirenetik gaur arte bertako trafikoa moztu den aldiei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Belate Enpresen Aldi Baterako Batasunak Nafarroako Gobernuari kalteak eta interesak direla-eta ordaindutako diruaren destinoari buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

Nafarroako Gobernuaren erabakia, martxoaren 21ekoa, Juan Bautista Labairu Elizalde jauna Nafarroako Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiko ordezko kide izatetik kentzen duena eta ordezko kide berria izendatzen duena.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

2018ko urtarrileko aurrekontu-aldaketak, Nafarroako Gobernuak martxoaren 20an igorriak.

2018ko otsaileko aurrekontu-aldaketak, Nafarroako Gobernuak martxoaren 20an igorriak.

Corellako Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

Cintruenigoko Udalaren 2016ko ekitaldiari buruzko fiskalizazio-txostena.

BESTELAKO GAIAK:

Eledunen Batzarrak eskatuta eginiko txostenak, Nafarroako Parlamentuko ikus-entzunezkoen sistema berritzeko kontratazio-prozedurari buruzkoak.

Amagintzaren eskaria, Eskaeretako Batzordearen 2017ko azaroaren 28ko bilkuraren dokumentaziotik elkarte horri egindako aipamen guztiak ken daitezen.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseilurako Nafarroako Parlamentuak proposatu beharreko hiru hautagaitzak.

Nafarroako Parlamentuak Euskararen Nafar Kontseilurako izendatu beharreko kidea hautatzeko arau-proposamena.

Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere kezka agertzen du Argentinan nahiz Txilen maputxeen herriaren aurka darabilten errepresio-politika dela eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Astelehena, 26 martxoa, 2018 - 10:00