Mahaia eta Eledunen Batzarra

Mahaia eta Eledunen Batzarra astelehenean bilduko da, 2018ko martxoaren 5ean, 10:00etan, Batzar Aretoan, hurrengo gaien izapidetza eztabaidatzeko:

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Autonomia erkidegoei baimena ematen diena atzerriko hizkuntzaren betekizuna ezar dezaten maisu-maistren kidegoan sartzeko, eta haur hezkuntzako espezialitatea esperientziaren bidez lortu ahal izanen dela ezartzen duena. Nafarroako Gobernuaren iritzia.

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da zuzendaritza nagusiaren maila ken diezaion Errealitate Sozialaren eta Politika Sozialen Plangintzarako eta Ebaluaziorako Behatokiari. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da haurrak behar bezala babestuko direla berma dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa errespeta dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da desberdintasunak birbanatzeko eta murrizteko ahalmen handiagoko pentsio-sistema publiko bat ezar dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurrerabidea egin dezan Agenda 2030eko 17.2 helburuan ezarritakoari dagokionez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko M.ª Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da Mendekotasun Sistemako zaintzaile ez profesionalen gizarte segurantzako hitzarmen berezia ordaintzeko finantzaketa berrezar dezan Estatuko Aurrekontu Orokorren bidez. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da Ospitaleko Historia Klinikoan sar dezan aurretiazko borondateen adierazpen-agiria edo bizi-testamentua. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-informazioko sistemen hobekuntza bultza dezan, endometriosiari dagokionez. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonak Artatzeko Legearen oinarrian dauden printzipioak berreskura ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da digitalizazioari buruzko berariazko kapitulu bat sar dezan Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S3) barruan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat egin dezan, zeinean zehaztuko baitira elurtea datorrenean sortzen diren arazoak eta orain hartzen diren neurriez gain hartu beharreko neurri osagarriak, arazo horiek murrizteko edo arintzeko, eta neurri horiek ustez izanen luketen kostu ekonomikoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Foruzaingoaren Eguneko dominak ematean gogoan izan ditzan Polizia Kidego Nazionala eta Guardia Zibila. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen eraikuntza-proiektuaren diseinua hobetzeko proposamenak egin ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, Nafarroako Ubidearen lehen fasea handitzeko obrak gelditu izanari buruzko azalpenak eman ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko 24/2013 Foru Legeari buruz Konstituzio Auzitegiak emandako epaia balora dezan eta hori dela-eta aurreikusten dituen jarduketak azal ditzan. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zer eragin izanen duen Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabe deklaratu izanak Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubide aitortzen dien otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan zer ondorio izanen duen, zer egoeratan gauden eta Departamentuak zer neurri hartuko dituen 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian euskarazko maisu-maistren lanpostuak baliogabetu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa onartu ez izanaren ondorioz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan zer giza baliabide eta baliabide material ezarriko dituen eta zer plangintza darabilen gogoan Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko uztailaren 2ko 24/2013 Foru Legea aplikatzeko eta bultzatzeko. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Médicos de Mundo elkartearen ordezkaritza batekin, azal dezan zer eragin izanen duen herritarrengan Konstituzio Auzitegiak konstituzioaren aurkakotzat eta baliogabe deklaratu izanak Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubide aitortzen dien otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- UGT sindikatuaren ordezkaritza batekin, Luces y Sombras del Empleo en Navarra txostena aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- LAB-Osasunbidea sindikatuaren ordezkariekin, laguntza-taldeen ratioak berrantolatzeko lege baterako LOREA proposamena azal dezaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Pentsio-sistema Publikoaren aldeko Nafarroako Koordinakundearen ordezkariekin, espainiar pentsiodunen egoera dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- UGT eta CCOO sindikatuen ordezkariekin, espainiar pentsiodunen egoera dela-eta egiten dituzten erreibindikazioak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Navarra Arena pabiloira. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

- Ogasun eta Finantza Politikako Batzordearen erabakia, otsailaren 28koa, Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua aztertzeko eta eztabaidatzeko ponentzia bat eratzen duena.

- Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek Euskarari buruzko Foru Lege berri bat egiteko batzorde berezirako ordezkariak izendatzea.

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin pentsiodunentzat eta 65 urte baino gehiagokoentzat farmazia-koordainketa kendu zuen foru legea baliogabetzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondorioei buruzko galdera. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu zuen.

- Davalor Salud-ek zorrak eta zerga- nahiz gizarte-konpromisoak ordaintzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- 15/2015 Foru Legearen aplikazioaren ondorioz Foruzaingoak dauzkan funtzionamendu-arazoak konpontze aldera Nafarroako Gobernua egiten ari den urratsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko eledun Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Mendekotasuna duten pertsonek betetzen dituzten lanpostuen lansari-kostuetarako diru-laguntzei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroan bizi diren pertsona guztiei osasun-laguntza bermatze aldera Nafarroako Gobernuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian euskarazko maisu-maistren lanpostuak baliogabetu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaiaren aurka Nafarroako Gobernuak aurkeztutako kasazio-errekurtsoa onartu ez izanaren ondorioei eta Hezkuntza Departamentuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua hizkuntza normalizazioko politiketan kontsulta, informazio eta lankidetzaren helburuak izanen dituen batzorde komun bat sortzera premiatzen duen erabakia betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako herriguneen izen ofizialak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak onartzen dituen otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du.

- Konstituzio Auzitegiak Nafarroan bizi diren herritar guztiei osasun-laguntza bermatzen dien foru legea baliogabetu izanaren ondorioz Eskubide Sozialetako Departamentuak hartuko dituen neurriei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Fanny Cecilia Carrillo Suarez andreak aurkeztu du.

- 2016ko lan-eskaintza publikoaren deialdian euskarazko maisu-maistren lanpostuak baliogabetu zituen Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak emandako epaia Auzitegi Gorenak berretsi izanaren ondorioei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Erriberako herri askotako osasun etxeetan pediatrak falta direla-eta Gobernuak emanen duen erantzunari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari eskatu dion AHTaren obretako Erriberri-Tafalla Hegoaldea eta Tafalla Hegoaldea-Tafalla azpizatiak kontrata ditzan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuak Atezko Udalari egindako gomendioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko David Anaut Peña jaunak aurkeztu du

- Nafarroako Gobernua ARCO azokara joateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Eguneko zentro baterako plaza bat edukitzeko pertsonek zerbitzu hori baliatzeko eskubideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- EISOCek 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- EISOLek 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Gure Sustraiak baserri-eskolarekiko hitzarmenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Bizitza Independenteko Bulegoak 2017an egindako esku-hartzeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetako klausula teknikoak 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetako ratioak 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroekin eta zerbitzuekin egindako kontratuetan langile-kualifikazioa 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera kontrolatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Zentroek eta zerbitzuek 2017ko Ikuskaritza Planaren arabera jasotako diru-laguntzen kontrolari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Gizarteratze-errentaren edo errenta bermatuaren hartzaileei 2016ko eta 2017ko Ikuskaritza Planen arabera egindako kontrolen emaitzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Ikuskaritza Zerbitzuek 2016an egindako errekerimenduei eta ohartarazpenei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- 2018ko Ikuskaritza Planean errenta bermatuko espedienteak Foruzaingoari soilik igortzea aurreikusteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko langile publikoen amatasun eta aitatasun baimenen urtez urteko bilakaerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Nafarroako Kontuen Ganberaren kontuei buruzko 2017ko txostena. Auditoria Txostena.

- Legezkotasunezko txostena, 2017ko abenduari buruzkoa.

- Eskaria, fiskalizazio-txostena egin dadin Iruñerriko Mankomunitatearen mendeko Iruñerriko Zerbitzuen Sozietate Publikoak 2015ean, 2016an eta 2017an egindako langile-kontratazioei eta, bereziki, Aurrekontu Egonkortasunari buruzko Lege Orokorrean ezarritako mugak eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 3/2017 Legean zehaztutako aurreikuspenak gaindituz egindako aldi baterako kontratazioei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia jaunak aurkeztu du.

BESTELAKO GAIAK:

- Konstituzio Auzitegiaren epaia, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren kontrako 1377/-2014 konstituziokontrakotasun-errekurtsoa dela-eta.

- Konstituzio Auzitegiaren epaia, Nafarroan etxebizitzarako eskubidea ziurtatzeko neurri urgenteei buruzko uztailaren 2ko 24/2013 Foru Legearen 1, 2, 5, 6 eta 7. artikuluen aurkako 6036-2013 konstituziokontrakotasun errekurtsoari buruzkoa.

- Laura Lucía Pérez Ruano foru parlamentariak egindako eskaria, bere nominan 2018ko martxoaren 8ari dagokion ordainsaria ken dakion, eta Kontu-hartzailetza eta Gai Ekonomikoetarako Zerbitzuaren eskari horri buruzko txosten-oharra.

- Martxoaren 8ko grebarekin bat egiteko asmoaren jakinarazpena, eta nominatik zati proportzionala kentzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko zenbait foru parlamentarik eta laguntzaile batek aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Espainiako Gobernuari eskatzen zaio aparteko ekarpena egin diezaion Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat duen Agentziari. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Minority SafePack ekimenarekin. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak eta Gobernu zentralak neurriak hartzea indarkeria-mota ezberdinen biktima guztien errekonozimenduan eta erreparazioan aurrera egiteko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Euskararen Nafar Kontseiluko kide izateko aurkeztu diren hautagaiak.

Astelehena, 5 martxoa, 2018 - 10:00