Mahaia eta Eledunen Batzarra

Parlamentuko Mahaia eta Eledunen Batzarra astelehenean bilduko da Vianako udalean, 2018ko otsailaren 26an 10:00etan, hurrengo gaien izapidetzea erabakitzeko:

FORU LEGE PROIEKTUAK:

Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko ponentzia bat eratzeko proposamena. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

INTERPELAZIOAK:

Enpleguaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Socialistas de Navarra talde parlamentarioak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuaren komunikazioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

MOZIOAK:

Eskaria, batzordean eztabaidatu dadin honako mozio hau: Espainiako Gobernua premiatzen da familiei lagun egitera, gurasotasun positiboa landuz egoitza-harrera espezializatuan, oinarrizko egoitza-harreran eta autonomia-prozesuan dauden adingabeen kasuan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

Eskaria, batzordean eztabaidatu daitezen honako mozio hauek: Nafarroako Gobernua premiatzen da Adimen Artifiziala sar dezan Nafarroako ekonomia bultzatzeko funtsezko sektoreen artean, zeinak Espezializazio Adimendunerako Estrategian jasotzen baitira, eta Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera azterlan bat egin dezan, ziberjazarpena foru erkidegoan zertan den eta molde eta adin guztietan zenbaterainokoa den jakiteko datu gaurkotuak edukitzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da matrikula berriei aurre egite aldera Torre Monreal Ikastetxe Publikoak planteatutako beharrizanak bete ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da aparteko neurriak har ditzan, bitarteko irakasleek irakasle-klaustroaren % 40 baino gehiago egiten duten ikastetxeetako plantillei egonkortasuna emateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

Erretiratzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko arduradunak egin beharreko agerraldia, zeinean azaldu behar baitzuen zer dela-eta sartu den maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean, eta horrek zer ondorio izanen duen, bai eta Hezkuntzako kontseilariak egin beharreko agerraldia ere, zeinean azaldu behar baitzuen zer egoera sortu duen eta zer neurri hartuko dituen maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea jaso izanaren ondorioz Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Osasuneko kontseilariarena,Tuterako Reina Sofía Ospitalean detektatutako legionella-kasua azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

Osasuneko kontseilariarena,Tuterako Reina Sofía Ospitalean detektatutako legionella-kasua azal dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Hezkuntzako kontseilariarena, 29 ikastetxeren garbiketa-zerbitzua kontratatzeko iragarkia, 2018ko otsailaren 1ean argitaratu zena, azal dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, laneko arriskuen prebentzioaren arloan hartutako neurriak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikoaren arduradunarena, informazioa eman dezan abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean jasotako planteamenduei buruz (besteak beste, hurbiltasun lineala), araudi indarduna urratzen baitute. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

Erriberako Zuzendarien Elkartearekin eta ADIPNArekin, eskola publikoaren egoera azter dezaten, bai eta Nafarroako hezkuntza-sisteman erlijio islamikoa emateko aukera ere. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

ANAIF-Haurrei eta Familiei Laguntzeko Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, zenbait sindrome edo/eta nahasmendu dituzten haurrekin eta nerabeekin egiten duten lanari buruz informa dezaten. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Soziolinguistika Klusterrarekin, euskararen erabilerari buruzko inkestaren emaitzak azter ditzaten, bereziki Nafarroari buruzkoak. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Beteluko zahar-etxera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

Europako Gaietarako Ponentziaren lehendakariaren idazkia, ponentziaren bilkuren deialdiei buruzkoa.

Euskarari buruzko foru lege berri bat egiteko batzorde berezirako arau-proposamena.

AHOZKO GALDERAK:

Tuteran nekazaritza-ibilgailuak A-68 autobidea ez den beste bide bat erabiltzeko proiektuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

Nafarroako enpresa-konfiantzari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

Enpresen fiskalitateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

Jakiteko ea zertan den Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkurak onetsitako erabakia, Nafarroako Gobernua premiatzen duena baterako protokolo bat presta dezan, nahitaez bete beharrekoa, Hezkuntza Departamentuaren, Osasun Departamentuaren, Diabetes Pediatrikoaren Unitatearen, ANADIren eta/edo gai horretan egiaztatuta dagoen beste edozein elkarteren artean. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Oinarrizko gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntzaren erreformari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

Ordainpeko autobideen erreskateak Nafarroaren finantzetan daukan eraginari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko langile teknikoak kontratatzearen emaitzei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren giza baliabideen zuzendaritzak enpresa publikoentzako hitzarmen kolektibo berekia izateari ezetza emateari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

Ikastetxeen 2017tik 2021era bitarteko autoebaluazio planari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

Gongorako zabortegiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko M.ª Concepción Ruiz López andreak aurkeztu du

GALDERA IDATZIAK:

Emaitza negatiboko ekitaldiak direla-eta enpresek sozietateen gaineko zergan konpentsatzeke dauzkaten zenbatekoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Justizia Jauregian Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren Togen Aretoko espazioak egokitzeko prozesuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

CA Osasunak Sadar futbol-zelaia berrerosteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

Lizarrako Remontival Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko ikasleak garraiatzeko autobuseko leku hutsei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko informazioa, 2017ko lehen eta bigarren seihilekoei buruzkoa.

BESTELAKO GAIAK:

Txostena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legearen aplikazioaren zenbait alderdiri buruz Nafarroako Parlamentuaren Eledunen Batzarrak 2018ko urtarrilaren 15ean egindako eskariari jarraikiz egina.

Astelehena, 26 otsaila, 2018 - 10:00