Mahaia eta Eledunen Batzarra

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako arreta soziosanitarioko sistema integratua arautzen duen Foru Lege proposamenari buruzkoa.

Autonomia erkidegoei baimena ematen diena atzerriko hizkuntzaren betekizuna ezar dezaten maisu-maistren kidegoan sartzeko, eta haur hezkuntzako espezialitatea esperientziaren bidez lortu ahal izanen dela ezartzen duena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

INTERPELAZIOAK:

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza publikoko sistemaren antolamenduari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

Larrialdiko eta emergentziako osasun-garraioaren berrantolamenduari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

Nafarroako hezkuntza-sistemaren barruan hezkuntza bereziaren arloan garatzen den politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

MOZIOAK:

Eskaria, batzordean izapidetu dadin hurrengo mozio hau: Nafarroako Gobernua premiatzen da seme-alabak beren kargura dituzten familiei laguntzeko politika publikoak aplika ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du ETAren terrorismoa “Euskal Herriaren opresio historikoaren” adierazpide gisa zuritzeko asmoa, eta Etxarri Aranatzi Sufrimenduaren Mapa dela-eta emandako diru-laguntza kentzea eskatzen du. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntza plan berezi bat taxutu eta abian jar dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

AGERRALDIAK:

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko arduradunarena, azal dezan zer dela-eta sartu den maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean, eta horrek zer ondorio izanen duen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Hezkuntzako kontseilariarena, azal dezan zer egoera sortu duen eta zer neurri hartuko dituen maila handiagoko araudia urratzen duen hurbiltasun linealaren irizpidea jaso izanaren ondorioz Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Iruñeko merkataritzaren egoera balora dezan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, unibertsitatearen urte anitzeko finantzaketarako hitzarmenaz informa dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

Garapen Ekonomikorako kontseilariarena, Belateko eta Almandozko tunelen egoera eta beharrizanak eta haiek ixtean eginen diren jarduketak eta epeak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariarena, hondakinen bilketa berezituari buruz informa dezan, bai eta bilketa mota horrek azken urteotan izandako bilakaerari buruz ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

Hope Cancer! ekimenaren sustatzaileekin, azal dezaten nola ikusten dituzten gaixotasun horren oraina eta etorkizun hurbila, bai eta gaixotasun horren aurkako tratamenduak ere. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

UNRWA-Nazio Batuen Erakundeak Palestinako errefuxiatuentzat Espainian duen Agentziaren zuzendari exekutibo Raquel Martí Lezana andrearekin, UNRWAren egoera nahiz Palestinako populazio errefuxiatuaren egoera azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

Wallmapu-Euskalherria elkartearekin, maputxeen herriaren egoera azal dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute. (9-18/SET-00010). Hedabideak bertan direla.

Tuterako Hiria udal kiroldegira. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

BATZORDE BEREZIAK ETA LANTALDEAK:

Nafarroako erakundeen zorraren zenbatekoa, horren justifikazioa eta horri aurre egiteko aukerak aztertzeko lantaldearen 2018ko urtarrilaren 31ko erabakia, zeinaren bidez bere lanak 2018ko azaroaren 13ra arte luzatzea erabaki baitu.

Eskaria, Nafarroako Ekialdeko Pirinioetako Ibarren egoera sozioekonomikoa aztertzeko lantaldearen lanak bukatzeko epea luza dadin. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

AHOZKO GALDERAK:

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenak hurbiltasun linealaren irizpideari dagokionez maila handiagoko araudia urratzeari eta hori dela-eta hartuko diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

SISNAn deribazioak kontabilizatzeko irizpidea aldatzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

Tuterako Reina Sofiaa ospitaleko dermatologia arloko zenbait atentzio enpresa pribatu batera kanporatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Victoria Chivite Navascués andreak aurkeztu du.

Nafarroako Gobernuak Nafarroa Behereko herritarrekiko harremanetan sakontzeko xedez abiarazi nahi dituen ekimenei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Nafarroako erakundeak ECOFINen zuzenean egoteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Estatuaren errepideetan inbertitzeko plan bereziaz baliatze aldera, eta Europako errepide sarean sartutako Nafarroako errepideetan inbertitzeko, Juncker Planaren finantzaketa lortze aldera Nafarroako Gobernua egiten ari den zuzemenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du. (9-18/POR-00048). Osoko Bilkura.

Udalarekin ados ez egoteagatik mehatxatutako Iruñeko merkatariak defendatze aldera Nafarroako Gobernuak hartu beharreko neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du. (9-18/POR-00049). Osoko Bilkura. Garapen Ekonomikorako kontseilaria.

Belateko eta Almandozko tunelak egokitzeko obren kontratazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren esku dagoen autoebaluazio-tresnari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

Jakiteko ea zertan diren unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzan erlijioaren ordutegi-zama murrizte aldera araudian egin beharreko aldaketak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

Foruzaingoaren Iruñeko, Altsasuko, Elizondoko, Zangozako eta Tuterako polizia-etxeen garbiketa-zerbitzuaren esleipenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

Eskola-aurreinskripzioko kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntzako gradua ezartzeari buruzkoa. Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko foru parlamentari Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

PATEN BOX izenekoak eta likidazio-oinarri negatiboak direla-eta abenduaren 21eko Osoko Bilkuran onetsitako bi in voce zuzenketei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Laura Lucía Pérez Ruano andreak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

Amatasun/aitatasun baimenen kasuan PFEZetik salbuesteko irizpideari buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko José Miguel Nuin Moreno jaunak aurkeztu du.

Paueko Parlamentuarekiko eta erakundeekiko protokolo- eta lan-harreman instituzionalei buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Atzerrian bizi eta hainbat zentrotan antolatuta dauden nafarrei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Tafallaren hegoaldeko saihesbidearen proiekzioari eta eraikuntzari buruzkoa. Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Garraioak osasunean eta ingurumenean duen eragina aztertzeko Europako Elkartearekin Nafarroako Gobernuak zuzenean nahiz zeharka izandako harremanei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

SODENAk Davalor Salud-ekin hitzartutako diru-ekarpenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

HItzordu mediko batera joateko eguna, lekua eta ordua herritarrei jakinarazteko prozesuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

Zabortegietan harea-lohiak, labe-zaborrak, galdategiko harea, granailatzeko hautsa, labeko erregogorrak eta abar tratatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

Klima-aldaketaren ibilbide-orria Nafarroan.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak egindako aurrekontu-aldaketak, zeinak 2018ko otsailaren 1ean sartu baitziren erregistroan.

Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, 2018ko otsailaren 1ekoa, 2018ko lan-programan sartzen duena Gizarteratzerako eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituen 15/2016 Foru Legearen aplikazioari buruzko fiskalizazio-txostena.

BESTELAKO GAIAK:

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren eleduna eta eledunaren ondokoa aldatze aldera Couso eta Velasco jaunek eta Carrillo eta Pérez andreek aurkeztutako komunikazioa eta Buil García jaunak aurkeztutako alegazioak.

Eskaria, Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioaren eleduna eta eledunaren ondokoa aldatzeari buruz Eledunen Batzarrak 2018ko urtarrilaren 29an eskatutako txosten juridikoaren norainokoa zabaltzeko.

Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren Administrazio Kontseilurako Nafarroako Parlamentuak proposatu beharreko hiru kideen hautaketa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du giza eskubide indibidual eta kolektiboak nazioarteko tresnetan jaso diren bezalaxe aintzat hartzearekiko konpromisoa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Adierazpen instituzionala egiteko proposamena. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu Defentsa Ministerioak Bardeako tiro poligonoan programatutako su errealeko maniobra militarrak, eta bertan behera utz daitezen exijitzen du. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

Astelehena, 5 otsaila, 2018 - 10:00