Parlamentuko albistegia, 2023ko azaroak 15 (VI)



 
15-11-2023
 
 
Parlamentuko jarduera
 

Osteguna, 2023.eko Azaroak 16

 
  09:30 Osoko Bilkura
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Inma Jurío eta Eneka Maiz hautatu dituzte Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izateko

 
 
Hezkuntza Batzordeak Inma Jurío (PSN) eta Eneka Maiz (EH Bildu) hautatu ditu gaur Nafarroako Eskola Kontseiluan Parlamentuaren ordezkari izan daitezen. Paperezko isilpeko bozketa bidez hautatu dira, txartelak erabiliz, eta parlamentari bakoitzak bi hautagai bozkatu ditu, Hezkuntza Batzordeari hautatzea zegokion kide kopuru bera, hain zuzen ere. PSN eta EH Bilduk adostu... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Torturatuen Sareari harrera eginen dio ostegun honetan Parlamentuko lehendakariak

 
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Jorge Chocarro eta Mertxe González, Nafarroako Torturatuen Sareko ordezkariak hartuko ditu ostegun honetan, hilak 16. Bilkuran parte hartuko dute, era berean, Lorena Pérez Osorio eta Juana Luisa Lloret de Fernández psikologoek. Bilkura 12:30etan izanen da, Julia Álvarez Resano aretoan. 
 
 
 

Carlos Mena eta Blanca Regúlez, Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeko lehendakari eta lehendakariorde berriak

 
 

Horrenbestez, amaitu egin da kargugabetzeko proposamenen eta dimisioen eraginez batzordeak berritzeko prozesua; UPN ordezkaritzarik gabe gelditu da, PSNk 11 lehendakaritza izanen ditu, Geroa Baik 7 eta EH Bilduk 9 lehendakariordetza

 
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordeak lehendakari eta lehendakariorde berriak hautatu ditu gaurkoan. Kargu horiek PSNko... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Atletismo Federazioaren 1923-2023 Mendeurrenari buruzko erakusketa inauguratu du Parlamentuak

 
 

Abenduaren 1era arte zabalik egongo den erakusketak atletismoak Nafarroan izan duen bilakaera islatzen du eta 30. hamarkadatik emakumearen inplikazioa erakusten du

 
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak gaur eguerdian inauguratu du Nafarroako Atletismo Federazioaren Mendeurrena 1923-2023 erakusketa, kirol erakunde honen 100 urteko historia ospatzen duen arg... Informazio gehiago
 
 
 
 

Unai Hualdek Fabaren Erregearen Elkarteko ordezkariei harrera egin die

 
 
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Fran Sagastibeltza, Fernando Hualde eta Patxi Pérez hartu ditu gaur bere bulegoan, Fabaren Erregearen Elkarteko ordezkariak. Muthiko Alaiak elkarteari lotutako erakundea da, Fabaren Errege/Erregina izeneko jaia antolatzen duena. Azaldu dutenez, bilkuraren helburua Fabaren Erregea/Erregina jaiarekin zerikusia duten ekitaldi g... Informazio gehiago
 
 
 
 

Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena baztertu da

 
 
Lehendakaritza eta Berdintasun Batzordeak baztertu egin du gaur, UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin eta PPNren eta Voxen aldekoekin, Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat sortzeko proposamena. PPN talde parlamentarioak sustatu duen proposamenak jaiotza-tasaren bilakaerar... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444