Parlamentuko osoko bilkurako albistegia, 2021-09-16 (IX)


 
16-09-2021
 
 
Parlamentuko jarduera

 

Ostirala, 2021.eko Irailak 17

 
  09:30 Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua egokitzeko Ponentzia
 
  10:30 Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko Ponentzia
 
 
 
Albiste gehiago
 
 
 
Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Azken albisteak
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroa¬ko administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutua aldatzeko foru lege proiektu bat igor dezan

 
 

Europar Batasunak behin-behinekotasuna %8ra murrizteko egindako eskakizunari erantzuteko, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat etorriz Auzitegi Gorenak eman duen doktrina berriaren babesean

 
Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita, “bere eskumenak erabiliz, hiru hilabeteko epean eta... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da Ega ibai bazterreko herriak Nafarroako Ubidea sistemara lotzea aurreratu dezan, hasiera batean 2027rako aurreikusia

 
 

Leringo Edateko Uren Araztegiaren eraikuntza aurreratzea proposatzen da Lokizko akuiferoaren gehiegizko erabilera dela eta Ega ibaiak dituen akidura-zantzuei aurre egiteko

 
Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren eta EH Bilduren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioarekin eta PSN eta Geroa Baien aurkako botoekin, zeinaren... Informazio gehiago
 
 
 

Volkswagenek Martorellen eta Landabenen dituen plantei tratu bera emateko Espainiako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu egin du osoko bilkurak

 
 

Ganberak ez du aintzat hartu Navarra Sumaren eskaera, zeinak irmotasuna eskatzen zien Komunitateko erakunde guztiei, Nafarroako plantak bere lekua manten dezan etorkizuneko merkatu elektrikoan

 
Parlamentuko osoko bilkurak mozio bat bazertu du gaur, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin eta Navarra Sumaren aldekoarekin, zeinaren... Informazio gehiago
 
 
 

Europako Parlamentua premiatzen da bertan behera utz dezan afganiar migratzaileei Europara heltzea eragozten dien Turkiarekiko akordioa

 
 

Legebiltzarrak udalei “babes-hiri” deklara daitezen eskatzen die eta Nafarroako Gobernua premiatzen du urgentziaz taxutu dezan harrera-plan bat, bereziki emakume eta adingabeentzat

 
Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin,... Informazio gehiago
 
 
 

Espainiako Gobernua premiatzen da Nafarroako Gobernuari aukera eman diezaion autonomo eta profesionalentzako laguntzen deialdia aldatzeko

 
 

Deialdiaren baldintzak eta oinarri arautzaileak gure erkidegoaren errealitatera egoki daitezen eskatzen da

 
Parlamentuko osoko bilkurak ebazpenak bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta PSNren abstentzioarekin, zeinaren bidez Estatuko Gobernua premiatzen baita “Nafarroako Gobernuari aukera eman dieza... Informazio gehiago
 
 
 

Nafarroako Gobernua premiatzen da administrazio-eginbideak azkartu ditzan Estellerriko azpiestazioa eta linea elektrikoa ezartzeko

 
 

Balio erantsi handiko eta kalitatezko inbertsioetatik abiatuta, lurralde-garapen kohesionatua ahalbidetu nahi da, energia elektrikoko azpiegituren gabezia arintzeko

 
Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafar... Informazio gehiago
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444