Parlamentuko Albistegia, 2019-11-28 (VII)


 
28-11-2019
 
 
 
Más noticias / Albiste gehiago
 
 
 
Iniciativas presentadas / Aurkeztutako ekimenak
 
 
     
Últimas noticias / Azken albisteak
 

Baztertu egin da ikastetxea eta erlijio-prestakuntza aukeratzeko duten askatasunaren aldeko aldarria egin zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa

 
 

Konstituziora jotzen zuen Navarra Sumak, botere publikoek bermatu beharreko oinarrizko eskubide hau familiei dagokiela defendatzeko

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur, Navarra Sumaren aldeko botoarekin eta PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “familiek beren seme-a... Más información
 
 
 

Sexu-askatasunaren eta intimitatearen aurkako delituak borrokatzera Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da

 
 

Sexu-erasoen biktimak artatzeko foru estrategia bat eskatzen da, Nafarroan delituen goranzko joera dela eta

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “txosten bat taxutu dezan sexu-askatasu... Más información
 
 
 

Estatuko Gobernua AP-68 autobidearen ibilbide osoa bidesaririk gabe utz dezan premiatzen duen ebazpena onetsi da

 
 

Defendatzen da bidesariak kentzeak AP-68 autobidea Nafarroako Erriberarako bizkarrezur ekonomiko eta soziala bihurtuko lukeela, EAE eta Kataluniaren artean baitago

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua... Más información
 
 
 

Kulturartean oinarrituta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako plan bat taxutu dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da

 
 

Arrazakeriaren aurkako kulturarteko bizikidetasuna sustatzeko oinarriak definitzeko deia egiten du, ongizate ereduak iraun dezan

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “kulturarteko bizikidetasunerako plan bat taxutu dezan albait lasterren, erkidego-ikuspuntu batetik, zeinaren arabera auzo eta h... Más información
 
 
 

Nafarroako Parlamentuak Hiesaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin du Sare Elkartearekin eta Hiesaren aurkako Batzorde Hiritarrarekin batera

 
 

Parlamentuaren fatxada gorriz argiztatuko da abenduaren 1ean aurtengo kanpainari babesa emanez, genero-perspektibadun prebentzio-estrategiak eskatzeko

 
Hiesaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, Nafarroako Parlamentuak Sare Elkartearekin eta Hiesaren aurkako Batzorde Hiritarrarekin batera ekitaldi bat antolatu du, eta bertan Unai Hualde Legebiltzarreko Lehendakariak e... Más información
 
 
 

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Lege organikoa indargabe dezan Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da

 
 

Prekarizazioaren aurkako borroka zorpetzearen murrizketaren menpe jartzen duelako, Foru Komunitateko autonomia eta eskumenak erasotuz

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkako botoarekin, zeinaren bidez Parlamentuak “errefusatu egiten baitu Aurrekontu Egonkortasu... Más información
 
 
 

900.000 euroko kreditu-gehigarria onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren finantzaketa beharrei erantzuteko

 
 

Egiturazko eta emaitzen araberako finantzaketarako erabakitakoaren eta NUPen finantzaketarako hitzarmena partidan jasotakoaren arteko desberdintasuna

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta I-Eren abstentzioarekin, zeinaren bidez 900.000 euroko kreditu-gehigarri... Más información
 
 
 

UAGN eta EHNE 50.000 eta 30.000 eurorekin laguntzeko kreditu-gehigarri bat onetsi da

 
 

Bi sindikatuek nekazarien eta abeltzainen interesak defendatzeko egiten dituzten ekintzak finantzatzeko ez baita aski hasiera batean egindako aurrekontuko diru-izendapena

 
Parlamentuko Osoko Bilkurak Foru Lege bat onetsi du gaur Navarra Suma, PSN eta Geroa Bairen aldeko botoekin eta EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin, zeinaren bidez 80.000... Más información
 
 
 
 

Nafarroako Parlamentua - Navas de Tolosa kalea, 1 - 31002 - Pamplona/Iruña - Telefonoa: 948 209 209 - Faxa: 948 228 444