Publicada el Monday, 14 de November de 2016

Parlamentua 'Diabetesaren Mundu Eguna' ospatzen ari da

Parlamentuko fatxada urdinez argiztatuko da diabestesaren prebentzioaren eta diagnostiko goiztiarraren aldeko borrokari atxikitzeko

Nafarroako Parlamentuak bat egin du Diabetesaren Mundu Egunarekin. Hori dela eta, gaur iluntzean urdinez argiztatuko du bere egoitzako fatxada, gaixotasun horren prebentzioaren eta diagnostiko goiztiarraren aldeko lana sostengatzeko.


PSN parlamentu-taldeak eskatuta gaur aho batez onetsi den adierazpen instituzionalaren arabera, Foru Legebiltzarrak bat egiten du #TEST2PREVENT kanpainarekin, eta Espainiako Osasun Sistema Nazionalaren Diabetesari buruzko Estrategia garatzearen alde agertzen da.
Gainera, informaziorako eta detekzio goiztiarrerako kanpainak egitearen alde dago, baita osasunerako eta ohitura osasungarrietarako hezkuntzaren eta prestakuntza eta hezkuntza terapeutikoaren alde ere”.


Diabetesaren Mundu Eguna 1991n sortu zen, diabetesaren inguruko kontzientziazio globala areagotzeko bitarteko gisa. Munduan gero eta gehiago zabaltzen ari den gaitz larri horren kausa, sintoma, konplikazio eta tratamenduetara jendearen arreta bideratzeko aukera ezin hobetzat jotzen da.