Publicada el Thursday, 19 de May de 2016

Nafarroako Gobernua premiatzen da NA-160 errepidearen ahalmena handi dezan

Errepideen III. Zuzendarian aurreikusitako jarduketa aldatzea planteatzen da, 2018tik eta 2019ra bitartean Tuterako sarbideak egokitzeko eta hobetzeko

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak gaur erabaki bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita "azter dezan ea zer aldaketa egin behar diren NA-160 errepidean bere ahalmena handitzeko, eta horien artean aintzat har dezan errepide-bikoizketa, aurten konponbide egoki bat ezarriz, 2018tik 2019ta bitartean eginen dena".


Geroa Bai parlamentu-taldeak ordezko zuzenketa bat aurkeztu du in voce, UPNk onartu ez duena, bera baitzen ekimenaren titularra. Haren bidez, administrazio eskudunak premiatzen ziren "Tarazonako etorbidea toki azpiegituren hurrengo planeko lehentasunezko obren artean sartzeko".


UPN parlamentu-taldeak bultzatutako erabakiaren zioen azalpenak ekimen hori kokatzen zuen Institutuko bidearen eta Tarazonako errepidearen arteko lotura itxi ondoren Tuterako sarbideei buruz sortu den eztabaidan; izan ere, lotura hori "hiritik eskualdeko beste zerbitzu eta egoitza publiko ezinbesteko batzuetara abiatzeko irtenbide bakarra da".


Horri dagokionez, bidean gertatu den trafiko-ugalketa azpimarratu ondoren —eta bidearen egoerak ez du hori gomendagarri egiten— proposamen-egileak planteatu du aldaketa bat sartzea Nafarroako Errepideen III. plan zuzendarian, non jada aurreikusten baitzen Tuterako sarbideak hobetzea, aurreikusitako jarduketa aldatzeko eta, besteak beste, bikoizketaren aukera aztertzeko.
Horri dagokionez, gogorarazten da bide horretako trafikoak "handitzera joko duela, populazioaren igoera hutsagatik, eragin-eremuan etorkizunera begira dauden hirigintza- eta merkataritza-planteamenduengatik".


www.nafarroakoparlamentua.eus
• Mozioa (56. NPAO, 2016-04-22koa)