Publicada el Thursday, 14 de January de 2016

Parlamentuak Sakanako garapen ekonomiko eta soziala bultza dezan premiatu du Nafarroako Gobernua

Langabezia portzentaje handiak, enpresen inbertsio mailaren jaitsierak eta pizgarririk ezak eskualdearen garapena eragozten dutelakoan

Parlamentuak, gaurko Osoko Bilkuran aho batez onetsi duen ebazpen batean, Nafarroako Gobernua premiatzen du “ekintza zehatzak abiaraz ditzan, Sakanaren garapen ekonomiko eta soziala etengabe bultzatzera bideratuak”.

Onetsitako ebazpenaren bigarren puntuan, berriz, Foru Gobernuari eskatzen zaio “behar diren giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak jar ditzala, Sakana 2020 Plan Estrategikoa oso-osorik garatzeko”.

PSN parlamentu-taldeak aurkeztutako mozioak zioen azalpenean gogorarazten duenez, “langabezia-tasa handia da eta enpresen inbertsio-maila jaitsi egin da”, eta faktore horiek, “jarduera berriak ezartzeko erakargarritasunik eta pizgarririk eza” dela eta, garapen ekonomikoa eta soziala eragozten dute Sakanako eskualdean -hor sartzen dira Arakilgo ibarra, Burunda eta Ergoiena-.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 47. zk., 2015-12-28koa)