Publicada el Thursday, 5 de November de 2015

Espainiako eta Nafarroako gobernuak premiatu dituzte etengabe areagotzen ari den indarkeria matxistaren aurka jardun dezaten

Parlamentua genero indarkeriarik gabeko eremu deklaratzen da, A-7ko manifestazioa babesten du eta emakumeen biziaren defentsarako ekitaldietan parte hartzera dei egiten du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Estatuko eta Nafarroako Gobernuak premiatzen diren “azkartasunez, efizientziaz eta eraginkortasunez jardun dezaten, emakumeen aurka etengabe areagotzen ari den indarkeriari aurre egiteko”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Ganberak dei egiten dion gizarte osoari “parte har dezan emakumeen eta beraien seme-alaben bizitzen defentsan kaleetan egindako ekitaldietan, eta babestu egiten ditu ‘Azaroaren 7ko manifestazioa’ izenekoaren errebindikazioak, zeinak emakumeen eta haurren aurkako indarkeriak ikusaraztea bilatzen baitu”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Parlamentua “genero indarkeriarik gabeko eremua” deklaratzen du.

Zioen Azalpenean, Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak bultzatu duen ebazpenak 2015ean bizitzen ari garen indarkeria matxista ankerra deitoratzen du, “basakeria” horren atzean dauden “arrazoietan sakontzera” gonbidatzen du eta dei egiten du “muturreko indarkeria patriarkal hau errotik abolitzera”. I-Eren ustez, egoera honen atzean “berdintasunik eza, prebentzio neurrik eza, emakumea laidotzen duen publizitatea, hezkuntza txarra eta osasunean eta gizarte zerbitzuetan murrizketak egitearen politikek eragiten duten prekarietatea” daude.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 21. zk., 2015-10-23koa)