Publicada el Thursday, 22 de October de 2015

Espainiako Gobernuak Oinarrizko Lanbide Heziketaren araudia alda dezan eskatzera premiatu dute

DBHko titulua eskuratzeko kanpo-ebaluazioak 2017-2018 ikasturtera arte ez egitea "bidegabea eta baztertzailea" dela uste dute-eta

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNk haren aurka eman duen botoarekin, mozio bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Espainiako Gobernuari eska diezaion Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdiak arautzen dituen otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua alda dezan, xedapen iragankor bat sartuz hartan, ikasleei ahalbidetuko diena hurrengo bi ikasturteetan lortzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulazioa inolako kanpo ebaluazioko probatara –errebalida- aurkeztu beharrik gabe, baldin eta beren ikasketak arrakastaz bukatzen badituzte edo arrakastaz gainditzen badituzten maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 42.4 artikuluan ezarritako bloke komunei lotutako moduluak. Titulazio hori bakarra izanen da, eta Gradu Ertaineko Lanbide Heziketara nahiz Batxilergora sartzeko balio izanen du”.

Bigarren idatz-zatia hurrengo bien moduan Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek hala eskatuta eta ekimenaren titular den PSNk gehitze-zuzenketa onetsita gehitu da. Bertan, Nafarroako Parlamentuak “Oinarrizko Lanbide Heziketaren berariazko alderdiak arautzen dituen 17/2014 Errege Dekretua gaitzesten du; eta bereziki 17. artikuluko a) atalean arautzen duena gaitzesten du, ikasleek DBHko titulua eskuratzeko proba jakin batzuk egitera derrigortzen baitu, eta Estatuko Gobernua arau hori berehala indargabetu dezan premiatzen du”.

Hirugarren idatz-zati batean, Gobernu zentrala premiatzen da “LOMCE berehala indargabetu dezan eta, zehazki, ikasleek bukatu dituzten eta arrakastan gainditu dituzten ikasketen titulazioa jasotzeko kanpo-probak ez aplikatzera, eta Nafarroako Gobernua proba horiek Nafarroan ez aplikatzeko aukerak azter ditzan premiatzen du”.

Azkenik, Estatuko Gobernua premiatzen da “Nafarroako Parlamentuak ebazpen honetan hartu dituen erabakiak errespetatzera”.

Azken hiru-idatz zatiak UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin eta Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin onetsi dira.

Zioen azalpenean, PSNk bultzatu duen ebazpenak Lomcen Oinarrizko Lanbide Heziketaren ezarpenari dagokionez jasotzen den egutegia aipatzen du (ikasturte honetan amaitzen da). Lomceren xedapenek, besteak beste, xedatzen dute 2017-2018 ikasturtean zehar egitea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzeko kanpo-ebaluazioak (errebalidak).

Proposatu duen taldearen arabera, egoera hori “bidegabea izateaz gain, agerian jartzen du, berriz ere, diskriminazio handia pairatuko dutela, hezkuntza erkidegoaren egiazko beharrizanei eta kezkei arrotz zaien egutegi bat aplikatzearen ondorioz”. Horregatik, “ikasleei nahiz haien familiei eta irakasleei ziurgabetasuna ekidite aldera” egiten duten eskaerari erantzutea “premiazkoa” da.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 15. zk., 2015-10-02koa)