Nafarroako Parlamentuak Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoa eratu du
Ainhoa Unzu sozialistak eginen ditu talde horren koordinazio lanak, eta Consuelo Satrustegi (Geroa Bai) izanen du laguntzaile, koordinatzaileordearen lanetan
Nafarroako Parlamentuak Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoa eratu du. Ainhoa Unzu sozialistak eginen ditu talde horren koordinazio lanak, eta Consuelo Satrustegi (Geroa Bai) izanen du laguntzaile, koordinatzaileordearen lanetan.
Taldeen eta foru parlamentarien elkarteen erabakiari jarraituz, taldeartekoak beste kide hauek ere izanen ditu bederatzigarren legegintzaldi honetan: Begoña Ganuza (UPN parlamentu-taldea), Maiorga Ramírez (Bildu parlamentu-taldea), Fátima Andreo (Podemos-Ahal Dugu parlamentu-taldea), Javier García (PPN foru parlamentarien elkartea) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkartea).