Publicada el Monday, 20 de July de 2015

Inbestidurako eztabaida. Eledunen txanda eta hautagaiaren erantzuna

UPNk "Nafarroaren kontrola" Bildu-ri ematea egotzi dio, horrek berriz, GB, Podemos-Ahal Dugu eta I-Erekin batera, garai politiko "sendo, bateratzaile eta eraikitzaile" berri baten irekierari ongietorria eman dio

Hautagaiaren hitzaldiaren eta ondorengo orduaren ondoren, Parlamentuko lehendakariak ordubeteko atsedenaldia eman du eta saio eten egin da. Une horretatik aurrera parlamentu-talde eta agrupazioen eledunek parte hartu dute, handienetik txikienerako hurrenkeran eta ordu erdiz. Uxue Barkosek, egin ohi ez den bezala, zazpi eledunei banan-banan erantzun die 5 minutuz.

UPNk Nafarroaren “kontrola” EH Bildu-ren esku ikusten du


UPNk Uxue Barkosek gidatuko duen Gobernuaren aldaketak “Nafarroaren kontrola” EH Bildu-ren esku utzi izanda deitoratu du, “itzalpeko” lehendakaritza batekin, “aldez aurretik terrorismoa “kondenatu gabe eta barkamenik eskatu gabe”.


Javier Esparzaren hitzetan, "jada ez dute hein handiagoan edo gutxiagoan apaindutako esaldiek balio, poesiaren garaia amaitu da eta egiatasunena hasi da”. UPNk Geroa Bai-ko Barkosi eta EH-Bilduko Araizi, “itzalpean dagoen Gobernuko lehendakariari”, “ez bozkatuko du”.


"Zuk hauteskundeak irabazi gabe gobernatuko duzu, alderdi heterogeneoekin egindako hitzarmen bati esker. Gobernu berriarekin abertzaletasun gehiago eta Nafarroa gutxiago izango dugu, Podemos-Ahal Duguri eta I-Eri” haien inbestidurako botoak “baino askoz gehiago ez diezue utziko eta”.


Lehendakaritzako, Justiziako, Barneko eta Toki Administrazioko eta Landa Garapeneko aholkularitzak EH Bildu-k proposatu dituen aholkulariekin “estrategikoak” direla ziurtatu ondoren, Esparzak “lagapen” bat egin izana egotzi dio Barkosi eta “atzera egitera” premiatu du, haien eskuetatik “igaroko baita Nafarroan gertatzen den guztia”.


"EH Bildu-k Nafarroaren kontrola nahi zuen eta zuk eman egin diozu”. Era horretan, “ETA kondenatu ez duten eta haren biktimei barkamena eskatu ez dietenak” egongo dira Gobernuan eta hala egongo dira “proiektu nazionala banatzen duzulako haiekin”.


"Ohore tamalgarri bat", esan du Esparzak eta Barkosi “berunezko urteak behatz puntetan igaro” nahi dituela egotzi dio, izan ere, “geroz eta beranduago onartu errealitatea, orduan eta beranduago itxiko dira zauriak. Biktimentzat memoria, duintasuna, egia eta justizia”.


Nafarroak egun bizi duen egoerari dagokionez, UPNko eledunak arazoak daudela aitortu du, baina baita “sendotasunaren sintoma argiak” ere. Horrela, hemendik gutxira Volkswagenek berri onak ekarriko dituela iragarri eta itunaren balioa nabarmendu ondoren, Esparzak ziurtatu du Barkosen Gobernuak ezingo dituela enplegu osoaren gisako erronkak bete, haren kideak “ez direlako egiaz herritarrei axola zaienean ados jartzeko gai”.


UPNren eledunak programaren “orokortasunak” deitoratu ditu, bai eta “beharrezkoak diren baliabideak izan gabe gastuak areagotzearen alde egiteagatik” haren atzean dagoen “sinesgarritasun ekonomiko falta” ere. Zerga erreformarekin ere ez du bat egiten, izan ere, “ez lirateke ulertuko” ohiko erregimeneko edo Euskadiko zergak baino altuagoak badira.


"Nafarroa aurrera ateratzeko bada beti izango du UPNren laguntza, baina ez nafarrak zergen bidez itotzeko”, ez eta euskara “inposatzeko” ere; Esparzaren ustez Gobernu berriak uste du euskara dela “euskal identitatearen giltzarria”.


Ildo horretan, Esparzak gaineratu duenez, UPNren nahia “Nafarroa Espainia barruan berezia den erkidego bat izatea da, ez beste euskal aldundi bat”, baita “bekaizteko moduko gizarte babeseko sarea” mantentzea ere, Barkosen taldeak baina hori “bideraezina” bihurtuko du, “jasanezina” izango den oinarrizko errenta berri baten bidez.


Era berean, eztabaidatu du Barkosek ez duela proposamenik egin, besteak beste, itxaron zerrendak hobetzeko, hezkuntzan berdintasunaz aritu dela, baina egin dituen proposamenak “guztiz aurkako bidean” joatea, eta itundutako hezkuntza “mespretxatzea” eta ikastetxea aukeratu ahal izateko aukera “kentzea”.


“Ez zaigu axola merezi baditu dominak zintzilikatzea”. Nafarroak hobera egin dezan, “UPNrengana jo ahal izango du beti, baina ez dadila aldaketa lasai eta bateratzaileaz mintzatu, bere lehenengo erabakiak ez baitatoz bat bere hitzekin”, amaitu du Esparzak.


Erantzuteko izan duen txandan, Uxue Barkosek azken urteotan UPNren gutxiengoak eragin duen “desgobernua” eta “elkarrizketarako gai izan ez izana” deitoratu ditu. Alabaina, Geroa Bai-k, EH Bildu-k, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek egin duten lana defendatu du “guztien gobernuaren alde. Kontuan izango dut oro har abertzalea ez den erkidego batean lehendakari abertzalea izango naizela, baina Nafarroako abertzaleen lehendakaria ere izango naiz”.


“Ez ezazue esan ez dena, ez saiatu ikaratzen, beldurraren hitzek ez zuten ondorio izpirik izan hauteskundeetan eta hurrengo Gobernuan ere ez dute izango. Indarkeria eta biktimen mina era alderdiaren onerako erabiltzeak ere ez du balio”. Azken horiei dagokienez “guztiak errespetatzen” dituela ziurtatu die.


Amaitzeko, Barkosek estatistika ratioei buruz mintzatzean Europara begiratzea eta bere planifikazioa eta UPNren “anbiguotasuna” ez nahastea eskatu du, “nafarren patrikak urte askotarako zulatuta utzi ditu-eta”.


Geroa Bai-k “beldurra deuseztatzera” premiatu du


Koldo Martinezek (Geroa Bai) aurreikusten zen moduan bere alderdiko kidea den Uxue Barkos buru izango duen Nafarroako Gobernu berria premiatu du “beldurra deuseztatzeko” eta Nafarroan oraindik irekita jarraitzen duten “zauriak sendatzeko ahalegin handia” egitera.


Martinezek Nafarroako Gobernuko lehendakariaren inbestidurako osoko bilkuran egin duen parte-hartzeari hasiera eman dionean, horrakoa “Nafarroako historian inoiz egin den aldaketaren eta elkartasunaren aldeko bilerarik ederrena” dela esan du.


“Behingoz, gure historia era bare eta lasaian idazten ari gara”, nabarmendu du Martinezek eta baieztatu du nafar asko “existitzeko zuten egarria” asetzen ari direla, “baina samintasunaren, mendekuaren edo gorrotoaren kopatik edan gabe”.


Nafarroa urte askotan “beldur” izan dela azpimarratu ondoren, Martinezek baieztatu du urteetan zehar “giza eskubideen urratzea eta indarkeria bidegabea eta ilegitimoa bizi izan” duten pertsonen “mina eta beldurra” ere banatzen dituela baieztatu du, baita Nafarroan aplikatu diren politika “antisozialen” eragina jasan dutenena ere.


“Ez dugu inposaketa gehiagorik nahi eta behar”, esan du Martinezek eta Uxue Barkos “askatasunaren alde” lan egitera eta “ororen gainetik” defendatzera premiatu du.
Ildo horretan, Geroa Bairen eledunak azpimarratu du ez duela indarkeriarik nahi “inoiz gehiago eta inorentzat” eta “armak isil daitezen eta gure ingurutik desager daitezen” eskatu du.


Koldo Martinezek bere parte-hartzean frankismoan, trantsizioan eta garai demokratikoan egon diren borroka sozial eta politikoen errepaso historikoa egin du eta “Nafarroako herritarrek” Konstituzioa eta Nfebhlo “ez dituztela inoiz galdeketa batean berretsi” oroitarazi du.


Gainera, Otano kasua, “Nafarroako Gobernuaren aurkako estatu kolpe argia”, eta 2014ko martxoaren 11ko atentatuak aipatu ditu.


Orain, nabarmendu du, hainbeste gorabehera ondoren, “behingoz bagara, behingoz existitzen gara”, “herriak exijitzen zuen aldaketa gauzatzea” ahalbidetuko digun lau alderdien arteko programa hitzarmen bati esker, hori dela-eta, “honakoa une historiko bat da”.


Honakoa “eskuinaren aurka ezkerrak lortu duen garaipena” dela dioten horiei, Martinezek esan die “aldaketa askoz sakonagoa dela eta hala izan behar duela”, izan ere, “beste batzuen zigorra Nafarroako gehiengo sozial progresistari ordainarazi egingo ez diguten” lehenengo aldia da.


“Behingoz Nafarroan txandakatzea posible da, jada ez delako beharrezkoa erregimenaren oinordekoa bere burua izan dadin. Aldaketa sarkari eta anitza babesten dugu, hamarkadetan zehar gure gizartearen zati handi batekin jarrera baztertzailea izan duen zentralizazioaren aurrean”.


Bere parte-hartzean, Martinezek UPNren Gobernua gaitzetsi du eta bere buruari galdetu dio “ zer-nolako sinesgarritasuna izan ote du CAN desagertzea baimendu duenak, laguntza sozialetarako dirua murrizten zuen bitartean guztion dirua obra erraldoietan xahutu duenak eta zerbitzu publikoak pribatizatu dituenak”.


Horren harira, Martinezek ohartarazi duenez, Gobernu hau ez dator “erregimen baztertzaile bat aurkako zeinua duen beste batekin ordezkatzera” edo “guregandik hurbilagoak diren bezero-sareak” sortzera. “Lehendakariari leialak izango zaizkion aholkulariez osatutako gobernu anitza izango da. Uxue Barkos, etorkizunean Nafarroako lehendakari izango dena, harengan gobernu integratzaile eta sarkari bat aurrera eramateko aukera ikusten duten pertsonek bozkatu dute”.


Bildu, aldaketa “anitz eta iraunkor” baten alde


Adolfo Araizek (EH Bildu) baieztatu du Nafarroan aldaketa politikoa “anitza” eta “iraunkorra” izango dela, “justizia sozialaren eta berdintasunaren alde” lan egin behar duen “guztiontzako” Gobernu batekin.


“Hainbeste urtez erregimen politikoa defendatu eta eutsi duten indarrek haien hegemonia politiko eta instituzionala galdu dute. Aldaketaren alderdiek lortu duten hitzarmena zabala, sarkaria, eraikitzailea, irmoa eta iraunkorra da”.


Araizen ustez, garai berrirako jardueran “erantzukizuna funtsezko kontzeptua izan da”, “jarrera pertsonalista eta alderdikoiak alde batera utzita, aldaketaren alderdiok lortu dugun hitzarmena anitza izango da, Nafarroako gizarteak une hauetan dituen behar guztien erantzuna”, ziurtatu du.


Eledun abertzaleak esan duenez “garai berri bat” hastera doa, “ezberdinen artean ulertzeko garai berri bat, guztientzako Gobernu bat eta ez batzuen aldeko eta kontrako Gobernu bat, ez lehen eta bigarren mailako sindikatuak dituena, aldeko eta aurkako hedabideak dituena, ez sentimendu ofizial edo entelekietan oinarritutako sentimenduak dituena”.


Gaineratu du “adierazpen askatasuna, aniztasunaren garapena eta ikuspegi guztiekiko errespetua” ziurtatzen duen programa hitzarmen batean oinarritutako Gobernu bat, eta “zerbitzu publikoak berreskuratzeko eta indartzeko” eta “justizia sozialaren eta berdintasunaren alde” lan egin behar du.


Ildo horretan, Adolfo Araizek ekologia eta iraunkortasunaren, gardentasunaren eta ustelkeriaren jazarpenaren aldeko apustua egin du.


Era berean, “konponbide global, justu eta iraunkor bat” defendatu du, “bake eta normalizazio politikoaren testuingurua” lortzeko, “biktima guztien aitortza, ordaina eta justizia” lortzeko xedea duten politiken bidez. Azken finean, adiskidea lortzeko xedea dutena”.


Araizek azpimarratu du, halaber, EH Bilduren apustua “urratzeak” konpontzea da, besteak beste, sakabanaketa penitentziarioa eta “gatazkaren” eragileak “desager daitezen” lortzea.


Herritarren parte-hartzea eta “Nafarroaren demokratizazioa” aldaketa politiko honen bestelako apustuak dira. Araizek esan duenez, aldaketa honek “Madriletik orain herritarrek eraitsi duten erregimena diseinatu zutenen inposaketa nahiari” aurre egin beharko dio.


“Ez da EH Bildu-ren programa, ez Geroa Bai-rena, ez Podemos-Ahal Dugurena, ez I-Erena”, Gobernuaren jarduera gidatze aldera “ezberdinen artean” egindako hitzarmena da. Sozioen arteko ezberdintasunak “sinatu ez duten indarrekin ituntzeko tentazioan erori gabe” konpondu beharko dira.


Etorkizunean Nafarroako lehendakari izango den Uxue Barkosi dagokionez baieztatu duenez, iritsiko zaizkion “lamien doinuen” eta “lagarterana jantzien” aurrean “gure konfiantza eta leialtasuna du, baina gauza bera exijituko dugu”. EH Bildu-k ez baitu “fede ekintzarik nahi eta ez baitu fede ekintzarik burutuko”.


Proiektu hau aurrera ateratzeko gogor lan egiteko konpromisoa hartzen dugu”.


Erantzuteko izan duen txandan, Uxue Barkosek EH Bildu-ri eskerrak eman dizkio eman dion babesagatik. Ziurtatu duenez, “aldaketa lasaia eta zintzoa” izango da eta alderdien arteko ezberdintasunek “ez dute zertan” aldaketan “eraginik izan”, lau indarrak “eskuzabaltasunez” lan egiteko gai zian baitira.


Edonola ere, Barkosek “herritar guztientzat estrategikoak diren gaietan ahalik eta indar handiena lortu nahi” duela esan du, “leialtasunak zauria baino lehenagoko bendarik ez baitu behar”.


Ildo horretan, Nafarroa gobernatzeko hautagaiak zehaztu duenez, desadostasunetan “topaguneak” bilatu beharko dira, “lehenik eta behin sinatu dutenen artean”, baina “batu nahi duten Parlamentuko indarrak” kanpoan utzi gabe, esan du PSNri dagokionez; EH Bildu-rentzat hauteskundeen ondoren alderdi horrek “ez du garrantzirik”.


Podemos-Ahal Duguk babesa, baina Gobernuari buruzko “zalantza legitimoekin”


Laura Perez (Podemos-Ahal Dugu) inbestidurako osoko bilkuran lehendakaritzako Geroa Bai-hautagaia, Uxue Barkos, babesten duela “kanpotik eta era eraikitzailean”, baina gobernuko hitzarmenaren kontu jakin batzuei buruz “zalantza legitimoak” dituela adierazi du.


Perezek baieztatu duenez, programa hitzarmenak “idazkera lausoa” izateaz gain, “nolabaiteko koherentzia falta” zaio, AHTari dagokionean esaterako, alderdi horretan “oztopo bat salbatzeko saiakera” egon da “jarreren hutsegiterik” egon gabe, izan ere, Geroa Bai-ren jarreraren aurrean, Podemos-Ahal Dugurentzat “lehentasunak herritarrak erreskatatzea da”.


Podemos-Ahal Duguren eledunak Gobernuan ez sartzeko erabakia “baldintzatu” duten zenbait “zalantza legitimo” azaldu ditu, eta horren harira, esan du Gobernu berriaren departamentuen egitura dela “okerren” iruditu zaiena.


Batez ere, azaldu du, Podemos-Ahal Dugun ez zaie “jakitunen errepublikaren ideia platoniko” hori gustatu , “politikarien ordez, profesionalek gidatutako aholkularitzak” diseinatzera eraman duena, eta bere ustez, horrek alderdiei departamentuan esku-hartzeko gaitasuna murriztu diena.


Podemos-Ahal Dugun, esan du, nahiago izanen zuten aholkulariak esparru publikotik etorri balira eta “kudeatu behar zuten errealitatea lekuan bertan ezagutu” balute, baina ez du zalantzan jarri lau alderdien artean “sinatu den hitzarmena gauzatzeko gai” izango direla.


Egin duen parte-hartzean Laura Perezek nabarmendu duenez “dagoeneko berrogei urte igaro dira demokrazian sartu ginenetik”, epe honetan UPNren eta PSNren artean “naturaz kontrako” kolaborazioa egon da “betiko oligarkien mesedetan”.


“Nafarroaren egonkortasunaren aitzakiarekin”, aipatu du, “betiko boteretsuei on egiten” zien kudeaketa bat egin da beti, “gainerako indar politikoei, bereziki indar abertzaleei” ateak itxiz, baina garai horren “amaiera iritsi da”.


“Aldebikotasun foralak leher egin du” eta Podemos-Ahal Duguren jarrera “egiaz historikoa da”, batzuk gure lana “mespretxatzen edo ezkutatzen saiatzen diren arren” esan du Perezek.


Podemos-Ahal Duguko eledunak nabarmendu duenez, “UPN-PSN hitzarmen sendo hori aritmetika parlamentarioa dela-eta erori egin da” eta baita krisi ekonomikoa dela-eta, alderdi horiek izan baitira “Nafarroako herritar gehienen egoera ekonomiko tamalgarriaren” eta “30.000 pertsona pobrezia egoera larrian” egotearen erantzuleak.


Laura Perezek Nafarroan aplikatu diren murrizketa sozialak errepasatu ditu eta hortaz, esan du, UPNko kideek ez dute “inongo legitimitaterik etika eta politikari buruz ezer esateko”.


Era berean, “aurreko gobernuen frentismoari” amaiera ematea defendatu du eta “euskararen aldeko apustu argia” egin du, “nafar guztien ondare eta eskubide gisa” babestu behar baita.


Arrazoi horiengatik, Perezek bere alderdiak Barkosen inbestidura babesten duela adierazi du, baina Podemos-Ahal Duguk legegintzaldian izango duen jarrera “hitzarmena jarrera eraikitzailearekin, baina era zorrotzean betetzera” baldintzatuta egongo da.


Uxue Barkosek Perezi erantzun dio gizarte politikak Gobernu berriaren lehentasuna izango direla eta lau alderdien arteko ezberdintasunei dagokienez azaldu du “guztiz neurtuta” daudela eta gainera horiek “programa hitzarmen hau handi egiten dutena” dira.


Barkosek onartu du Podemos-Ahal Duguk nahi zuenaren aurrean, “honakoa ez da kuoten Gobernu bat” eta “denborak arrazoia eman edo kenduko digu”, baina hautatu den sistema Gobernua alderdien arteko “ezberdintasunen” aurrean babesteko “tresna onenetako bat” izango dela ziur dagoela esan du.


PSNk “eskua luzatuta, exijentzia eta diligentzia”


Maria Chivitek (PSN) Uxue Barkos (Geroa Bai) Foru Komunitateko Gobernuko lehendakari izateko inbestiduran Nafarroa “osoaren onerako” bere taldeak ez duela bozkatu adierazi du, nahiz eta Gobernu berriarekin “zorrotzak” izango diren.


Chivitek “frentismoetan eta onen eta txarren blokeetan sartzea” ukatu du, “gure erkidegoaren aniztasuna” aitortzera premiatu du eta “identitatearen gaia Gobernu berriarentzat lehentasun bat ez izatea” espero duela adierazi du.


Inbestidurako osoko bilkuran egin duen parte-hartzean, Chivitek “Nafarroan garai berri bat irekitzeko” beharra dagoela nabarmendu du, UPNren eredua “guztiz jota” dagoelako eta “norabiderik gabe agertu da”.


“Legegintzaldia galdu” ondoren, “pertsonen bizitza hobetzea xede duten erabakiak hartu” behar dira, esan du Chivitek. Alabaina, Gobernu berriari buruz “arrazoizko zalantzak” dituela agertu du, izan eren, “kide batzuek haien adierazpen publikoetan jarrera mendekatzailea agertu dute eta horrek zapore garratz desatsegina utzi” dio.


Chivitek sozialistek iraganean egindako akatsak onartzen zituztela ziurtatu du, baina Nafarroa garapen maila altuenetakoa duen Europako eskualdeetako bat dela aitor dadin eskatu du.


Lau alderdiek sinatu duten hitzarmenaren harira, baieztatu du ez dutela hitzarmenean hartuko diren neurrien “zenbateko” ekonomikorik ikusten, haien ustez “ez dute zehaztasunik” eta “errege magoei idatzitako eskutitz hutsal batean”· gera daitezke.


Gobernua osatzeko hitzarmenak, esan du, alderdien “programen zatiak moztu eta itsatsita egindakoa ematen du” eta “zehaztasuna eta determinazioa falta zaio”, nahiz eta gai batzuetan “PSNren proposamenekin batasun handia” dagoen.


Chivite "zalantzaren onura” eman dio “zehatz-mehatz azal” dadin espero duen hitzarmenari.


Halaber, hitzarmena sinatu duten alderdien artean bi alderdi abertzale daudela aipatu du eta, horren karietara, Nafarroako biztanleen % 70ak ideologia hori ez duela oroitarazi ondoren, Barkosi kontziente izateko eskatu dio “gehiengoaren sentsibilitateak ez du zerikusirik” independentziarekin eta Euskadirekin batzearekin. Sozialistak “ez gara abentura horietan egongo”.


Nafarroako sozialisten buruak besteak beste EH Bildu-ko Iruñeako alkateak txupinazoaren egunean ikurrina jarri izana gaitzetsi du.


Uxue Barkosek PPNri erantzun dionez, Geroa Bai-k “hasieratik eskua luzatu zion” hitzarmena osatzeko. Halaber, hitzarmenak proposamenen seguritate legislatiboari eta “aurrera eramateko behar den finantzazioari” dagokionean “xehetasun guztiak” dituela esan du.


Aitortu duenaren arabera, oraindik ezin dute zehaztu finantzazio hori zenbatekoa izango den, “proposamen horiek askoz gehiago zehazten ahalbidetuko diguten bektore legal eta ekonomikoa ziurtasun osoz” ezagutzeko zain baitaude.


Barkosek Chivite lasaitu du Gobernu berriaren izaera abertzaleari dagokionez eta azpimarratu du alderdien lau programetako batean ere ez dela laugarren xedapen gehigarria aktibatzea jasotzen, “are gutxiago programaren hitzarmenean”, “erkidegoarentzat gai hori ez baita premiazkoa”.


PPN, “aldaketa honen” aurka


Ana Beltranek (PPN) Uxue Barkos (Geroa Bai) Nafarroako lehendakari izateko inbestidura gaitzesten duela agertu du eta baieztatu duenez, “nafarren gehiengo zabalak ez zuen abertzale euskaldunen eta ezker muturreko Gobernu bat nahi”.


Ana Beltranek ziurtatu du “nafarrek aldaketa nahi zuten, baina ez hau” eta esan duenez, “soilik nafarren heren batek muturreko aukera politikoen alde egin zuen, eta soilik heren batek indar abertzale euskaldunen alde”.


Hortaz, “nafarren gehiengo zabalak ez zuen abertzale euskaldunez ez muturreko ezkerraz osatutako Gobernu bat nahi, eta hori da izango duguna, baina ez da zilegi”.


PPNren eledunak baieztatu du inbestidurako saioan ez zela soilik Uxue Barkosen hautagaitza bozkatzen, “atxikitako beste hiru hautagaiena baizik. Nafarroako Gobernua osatuko duten lau ideologia bozkatu dira: abertzale euskaldun moderatuena, ETAren erailketak justifikatzen dituzten muturreko abertzale euskaldunean, Podemos-Ahal Duguren gisako alderdi populistarena, eta ideologia komunistari lotuta bizi den beste alderdiarena”- Izquierda-Ezkerrari buruz-.


Ana Beltranek kritikatu duenez “amalgama hau izango da Barkos andereak buru izango duen Gobernuaren etorkizuna. Kontziente al zara gizartearen babes irmorik izan ez, eta oso ezberdinak diren lau alderdien indarren artean banatutako botoan besterik ez zarela babestu?”, galdetu dio Geroa Bai-ko buruari.


Gobernu berriaren programari dagokionez, Ana Beltranek baieztatu duenez, hitzarmena sinatu duten lau alderdiek “argien utzi dutena da” hitzarmenak “74 orrialde dituela, hori da azken egunotan harrokeriaz gehien agertu dutena, baina nolanahi egin den hauteskunde programen nahas-mahasa da. Neurri zehaztu gabeak, sektarioak eta bidegabeak daude, Nafarroako gizartearen gehiengoa alde batera utzi nahi dutenak”.


Beltranek zergei arreta berezia eskaini die eta lau alderdiek “PFEZ, sozietateen gaineko zerga eta ondarearen gaineko zerga igotzea” aurreikusten dutela kritikatu du, eta PPNren ustez “lehentasuna aurkakoa izan beharko litzateke. Zergak murrizteko unea iritsi da aurreztea eta familien kontsumoa sustatzeko eta enpresak lehiakorragoak izateko”, esan du.


Ana Beltranek defendatu duenez Nafarroako gaitasun fiskalak “Espainiako gainerako familia eta enpresa baino egoera hobean edo behintzat berdinean egoteko balio behar du, baina ez okerragoan, Gobernu berriak utzi behar gaituen moduan”.


PPNren eledunak bide batez Nafarroako Gobernuaren Barne eta Justiziako departamentua “Bildu-ren esku geratzea, departamentu sentsibleenetako bat denean. Otsoa ardiak zaintzen jarri du. Horrek agerian uzten du edo Barkosek Bildu-ri asko zor diola edo Bildu-ren hurbileko aholkulari bat aukerarik onena dela. Aukera ezein izanda ere, larria da”, deitoratu du.


Beltrani erantzuteko egin duen parte-hartzean Uxue Barkosek ziurtatu duenez, “demokrazia parlamentario batean, gehiengo parlamentarioak gizartearen gehiengoari erantzuten dio. Ganbera honek hala erabakitzen badu, erkidegoa nik gobernatuko dut lau alderdi politikoren artean adostutako programa batekin”.


Barkosek nabarmendu du Barneko departamentua ez dagoela Bildu-ren esku eta aitortu du “une batez kezkatuta” geratu zela estatuko segurtasun indarrek Foruzaingoarekin datuen elkarbanatzea etengo zutela irakurri zuenean. Alabaina, Polizia Nazionalaren zuzendariak halakorik gertatuko dela “gezurtatu” diola jakinarazi du.


I-E, “abertzaletasunetik eta ezkerretik”


Jose Miguel Nuinek (Izquierda-Ezkerra) esan duenez, “gaurkoa egun historiko bat izan daiteke” “Nafarroan garai berri bati hasiera ematen baitzaio abertzaletasun euskaldunaren eta ezkerraren arteko hitzarmen baten bidez”.


Inbestidurako osoko bilkuran egin duen parte-hartzean Nuinek errepikatu duenez, “Nafarroan garai berri bat hastera doa, horrek dakarren guztiarekin”. Bere ustez, lau alderdien artean lortutako hitzarmenak “ez die nafarrei eraso egiten”. “UPNk proposatu zuenak ordea bai eraso egin izanen ziela, PSNren eta I-Eren arteko Gobernu bat, UPNren eta PPNren kanpoko babesarekin”.


Nuinek zerbitzu publikoak defendatu ditu, “zenbait azpiegituren megalomaniarengandik urrun” eta “publikoaren presentzia berreskuratuko duten lehentasun berrien eta politika berrien” alde egin du, bai eta “banku publiko” baten alde egin ere.


Ziurtatu duenaren arabera, “guretzat aldaketa hau zen. Nafarroak porrot bikoitz baten aurrean aukera bat behar du, UPNren Gobernuaren porrotaren aurrean eta UPNk gauzatu dituen politiken porrotaren aurrean. Maiatzaren 24az geroztik erantzukizunez jokatu dugu”.


Nuinek Uxue Barkosen inbestidurari “bai” esan dio eta lau alderdien artean lortutako programa hitzarmenaren aurrean “baikor” agertu da, “gauza asko aldatzeko oinarria izan behar baita. Orain arte egin denaren aurrean, egiazko aldaketa sakona ekarriko du”.


Nuinen ustez, programa “zerbitzu publikoen aldeko, azken urteotan egindako murrizketei buelta emateko zalantzarik gabeko apustua da. Programak neurri zehatzak jasotzen ditu, oso zorrotza da. Lan handia egin beharko dugu bete dadin”.


Izquierda-Ezkerraren eledunak esan duenez, Nafarroarentzako beste erronka bat “aniztasuna eta elkarbizitza da. Bazterkeriaren Nafarroa aniztasunaren eta elkarbizitzaren Nafarroarekin ordezkatu behar da. Programan ez dago baztertzen duen ezer”.


Nuinek baieztatu du programak euskararen aldeko apustua egiten duela, “Nafarroaren berezko hizkuntza baita, askatasunetik eta norberaren borondatetik. Programak ez du indarrean dagoen euskarari buruzko legearen erreformarik jasotzen”, azpimarratu du.


Bere buruari galdetu dio “non jartzen ote duen Nafarroa desagertu behar dela. Laugarren xedapen iragankorra aktibatzeari buruzko ezer ez, Nafarroa EAEn batzeko ezer ez, organo komun etengabeari buruzko ezer ez. Bi erkidegoen arteko elkarlanerako esparru bat ezartzen da, asko baitute komunean”, gaineratu du.


Hortaz, jarraitu du “ez errebantxarik, ez aiherrik, ez mendekurik. Asmoa ez da Nafarroa espainol edo abertzale egitea. Programa aurrera egitearen, elkarbizitzaren aldeko apustua da; aldaketak demokraziarekiko konpromisoa eskatzen du, eta horrek indarkeria oro kondenatzen du eta indarkeria bidegabe eta ilegitimoaren biktima guztiak defendatzea barne hartzen du.


Nuinek esan duenez lau indar politikoek “negoziaziorako eta adostasunerako ahalegin handia egin dugu. Gizarteak adostasun horiek behar ditu, porrot egin dute UPNren politikak atzean utzi behar ditu”, baieztatu du.


I-Eren eledunak Gobernuaren osaera nabarmendu du eta “Gobernuan dauden pertsonen konpromisoa” azpimarratu du, zehazki, lehendakariordetza sozialaren aurrean dagoen pertsonarena, “profesionaltasuna ziurtatua baitu”.


Amaitzeko, Nuinek PSNk ez duela bozkatu aipatu du, horrek “lan ibilbide bat ahalbidetzen du”.


Nuini erantzuteko izan duen txandan, Uxue Barkosek adierazi du hitzarmena lortzeko azken asteotan egindako lana “plazera” izan dela. “Erronka sakon eta garrantzitsuak ditugula bermatuta geratu da”, esan du, eta jarraian adostutako programaren gisako tresnen garrantzia azpimarratu du.