Publicada el Friday, 26 de June de 2015
Mahaiak Gobernuko lehendakaritzako hautagaia aurkezteko epea uztailaren 23raino luzatu du
Inbestidura prozesurako beharrezkoak diren parlamentu-saio eta -jarduketak uztailan eta abuztuan egingo dira, San Ferminetan izan ezik
Nafarroako Parlamentuko Mahaiak gaur 10:00etatik aurrera egin duen ohiko bilkuran Nafarroako Parlamentuko lehendakariak Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaritzarako hautagai bat aurkezteko epea hamar egunean luzatzea, uztailaren 23 arte alegia, adostu du.
Bestalde, Mahaiak uztailan eta abuztuan Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaritzako inbestidura prozesurako beharrezkoak diren parlamentu-saio eta -jarduketak egitea adostu du, uztailaren 6tik 14rako egunak izan ezik.