Publicada el Thursday, 26 de March de 2015

Nafarroako Poliziei buruzko foru legea aldatzea onetsi dute

Socialistek, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek, UPNren eta PPNren oposizioarekin, ordainsari osagarrien erregimenean eta sistema zigortzailean aldaketak egin dituzte

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren alde eman dituzten botoekin, atxiki gabekoen abstentzioarekin eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea onetsi du gaur.

Batzordean eztabaidatu zitezen in voce aurkeztu ziren zuzenketek Nafarroako Poliziei buruzko 8/2007 Foru Legearen artikulu ugari aldatu zituzten, aldez aurretik Batzordearen txostenean aldatu zirenak. UPNk eta PPNk egoera hori erabili zuten SN, Bildu, Aralar-Nabai eta I-Eri “lortutako adostasuna hautsi” izana egozteko. Aldaketa garrantzitsuenak UPNk eta PPNk haren aurka eman zituzten botoekin onetsi ziren eta ordainsari osagarrien erregimen berriarekin eta sistema diziplinarioarekin zerikusia dute.

Ordainsarien sistemari dagokionez, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek osagarri espezifikoa mailari dagokion jatorriko ordainsariaren (% 35 bateraezintasunagatik eta % 10 arrisku bereziagatik) % 45ean ezartzea adostu zuten (10 puntu gutxiago), eta aurreikusten zen lanpostua denbora osokoa denean osagarri hori % 65eko izango zela, arrisku bereziagatiko % 10a barne. Nafarroako Poliziako kideek ezingo dituzte bateraezintasunagatiko eta denbora osoan aritzeagatiko osagarriak aldi berean jaso.

Lanpostuaren osagarriak prestakuntza fisikorako erabilitako denbora ekonomikoki “saritu ahalko” du eta prestakuntza teknikoaren zailtasun, dedikazio, erantzukizun eta bereziaren maila sarituko ditu. Jasoko den zenbateko minimoa mailari dagokion jatorriko ordainsariaren gaineko ehuneko bat izango da, lanpostuaren arabera honela banatuko dena: polizia, % 6,45, kaporala, % 17, ikuskatzaileordea, %10, ikuskatzailea, % 17, komisarioa, % 5 eta komisario nagusia, % 17.

Buruzagitzaren osagarriak, bestalde, agintaritza egoera berezi bat “saritu ahalko du”, baina ezingo da maila horretako jatorriko ordainsariaren % 10 baino handiagoa izan.

Txandakako lanaldi gisa hartzen dira “hiruhileko osoaren zenbatekoan lanaldiaren heren bat baino gehiagoan ordutegia aldatzea” dakartenak. Era honetan lan egiten duten langileek dagokien taldeko jatorrizko ordainsariaren % 6ko konpentsazio ekonomikoa jasoko dute.

Era berean, lanaldia luzatzeagatiko osagarri bat araudiz “esleitu ahalko da” eta haren zenbatekoak ezingo du dagokion mailaren jatorrizko ordainsariaren % 10a gainditu.

Ordainsari osagarrien gehieneko zenbatekoak ezingo du kasuan kasuko mailaren jatorrizko ordainsariaren % 95a gainditu eta horri dagokionez lanpostuen artean gehienez ere % 7ko aldea ezartzen da.

Halaber, osagarri konpentsatzaile bat aurreikusten da ikuskatzaileen, komisarioen eta komisario nagusiek izan duten erosahalmenaren galera orekatzeko, “baldin eta erregimen berriak jasotzen dituzten oinarrizko ordainsari pertsonalak zein ordainsari osagarriak murrizten baditu”. Osagarri horrek lanpostu horien ordainsari osagarrien etorkizuneko areagotzeak hartuko ditu.

Erregimen diziplinarioari dagokionez, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek adostu duten erreformak falta soil, larri eta oso larrien tipifikazio legal osoari eragiten dio. Hilabete batean (lehen hirutan), urtean (lehen bitan) eta bi urtetan (lehen hirutan) baliogabetzen dira, hurrenez hurren. UPN eta PPN idatz-zati zigortzailea aldatzearen aurka agertu dira.

Adina, altuera, euskara eta lanaldia

Batzordean egin den eztabaidan adostu diren kontuen artean daude, besteak beste, deialdi publikoetan gehieneko adina eta gutxieneko altuera ezabatzea; laguntzaileak haien zereginak betetzeko gaitzea, poliziak egon ordez herrizainak dauden udaletan ere bai; Nafarroako Ziurtasunerako Eskolak emandako laguntzaile gaitzea bost urtera mugatzea ezabatzea; proba psikoteknikoen izaera ez kanporatzailea mantentzea; eta eremu mistoko eta euskalduneko poliziaren uniformeetan, ibilgailuetan eta azpiegituretan errotuluak euskaraz zein gaztelaniaz idaztea.

Gainera, Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario gisa sartzeko prozeduretako sustapen txandetara aurkezteak Nafarroako polizietan zortzi urtez zerbitzuak betetzea exijituko du, era horretan indarrean dagoen moduan, eskatzen den titulazioa izatekotan betebehar hori hiru urtean murrizteko aukera ezabatzen da. UPN eta PPN ez daude horrekin ados.

Lanaldiari dagokionez, lanaldi malgua eta egunen zenbaketa desagertzen da. Hortaz, Nafarroako poliziek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden gainerako langileentzat oro har ezartzen den urteko zenbaketa eta ordutegi erregimenari dagokionez lanaldi berdina izango dute. UPNk eta PPNk aldaketa horien aurka egin dute.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)
• Osoko zuzenketa (NPAO, 12. zk., 2015-01-30ekoa)
• Batzordearen txostenaren argitalpena (NPAO, 22. zk., 2015-02-13koa)
• Irizpenaren argitalpena (NPAO, 43. zk., 2015-03-23koa)