Ikerketa Batzordeak erantzun gabeko informazio eskaerak berresten ditu eta astelehenera arteko epea zehazten du
Txosten juridikoak dio CANen Administrazioko Kontseilua osatzen zuten Gobernuko kideek ez dutela bateraezintasunei buruzko legedia urratzen
CANen desagertzeari dagokionez arrazoiak eta erantzukizunak argitzeko asmoz eratu zen Ikerketa Batzordea gaur bildu da lanerako plangintza bat diseinatzen jarraitzeko, zeinari, besteak beste, gehitu zaizkion Nafarroako Gobernuari bideratutako informazio eskaera berri bat (Nafarroako Kutxa Banku Fundazioaren estatutuak bidaltzea) eta entregatu ez den dokumentazio guztia jasotzeko epe berri baten ezarpena, astelehenerako 10:00etarako eskuragarri egon beharko dena.
Horrez gain, Parlamentuko zerbitzu juridikoek 2000 eta 2013 urteen artean Nafarroako Gobernuko kideei aplika zekizkiekeen bateraezintasunei buruzko lege eta arauak gaiari buruzko txostena entregatu dute. Hortaz, Batzordea Kontuen Ganberak Nafarroako Kutxaren eta Banca Civicaren kontu guztien azterketari, ikuskatzeari eta balorazioari buruz eskatu zaion lanari dagokionez emango duen erantzunaren zain geratu da.
Ikerketa Batzordeak, Bildu-k eta Aralar-Nabaik hala eskatuta, Parlamentuko zerbitzu juridikoei Nafarroako Gobernuko kide ziren eta Nafarroako Kutxaren Administrazioko Kontseilua osatzen zuten kideei 2000 eta 2013 urteen artean aplika zekizkiekeen lege eta arauei buruz eskatu zitzaien txostena jaso du. Horretarako entitatea publiko edo pribatu gisa hartu behar da, izan ere, “pribatutasuna behin eta berriro erabili da arrazoi gisa erantzukizunak eta ordaintzea saihesteko”.
CANen izaera juridikoari dagokionez eta 2013ko ekainaren 13an Parlamentuko zerbitzu juridikoek beraiek egindako bestearen oinarriari buruz, txostenak ondorioztatzen du ez zela “logikoa izango Nafarroako Kutxaren izaera publikoa aldarrikatzea aldi berean barruko zein kanpoko eragin publiko handiagoa izan duten beste aurrezki kutxa askoren izaera pribatua mantenduta”.
Bateraezintasunei buruzko lege erregimenari dagokionez, txostenak Nafarroako Kontseiluak 2010eko apirilaren 12an eman zuen irizpena aipatzen du, Nafarroako Gobernuaren lehendakariaren figuran bakarrik zentratzen den arren, agerian uzten baitu gaia ez dela “CANen izaera publiko eta pribatuaren araberakoa, baizik eta entitate horri aplika dakiokeen erregimen juridikoaren araberakoa, haren estatutuek lehendakariak Nafarroako Kutxaren gobernuko organoetan parte hartzea aurreikusten baitu “karguagatik eta kargu hori duen bitartean”.
Nafarroako Gobernuaren gainerako kideei dagokienez, entitatearen estatutuetan haien deialdia ez da berariaz jasotzen. Parlamentuko zerbitzu juridikoen txostenak zehazten duenez, haien parte-hartzea “Nafarroako Gobernuaren lehendakariaren izendapenaren esana betetzen zuen, haien kargu uztea aurreikusita (estatutuetan), besteak beste, gobernuko kide izateari uzteagatik”.
“Ezberdintasuna alde batera utzita”, txostenak irizpen horretan “Nafarroako Kontseilua iritsi den ondorio arrazoitua Gobernuko gainerako kideei heda daitekela” dela jotzen du, alegia, “Gobernuko lehendakariak Nafarroako Aurrezki Kutxaren administrazioko eta zuzendaritzako organoen buru izatean ez du bateraezinasunei buruzko araudia urratzen”.
Bestalde, Batzordea Nafarroako Gobernuko kide ziren eta Nafarroako Kutxaren Administrazioko Kontseilua osatzen zuten kideei 2000 eta 2013 urteen artean aplika zekizkiekeen lege eta arauei buruz eskatu zitzaien txostenari dagokionez Kontuen Ganberak emango duen erantzunaren zain dago. Bildu-k eta Aralar-Nabaik hala eskatuta izapidetu zen eskaeran azpimarratzen zenez, lan horren ondorioak “2001. urtetik akzioetan 157 milioi euroko balioagatik CaixaBankek hartu eta fusionatu zen arte entitateak zuen ondarearen balioa galtzea eragin zuten arrazoietan” zentratuko da. “Gainera, kontuek uneoro egoera erreala islatzen zuten egiaztatu beharko du”.
Era berean, Bildu-k eta Aralar-Nabaik hala eskatuta, Batzordeak Parlamentuko zerbitzu juridikoei bigarren txosten bat eskatu die “Nafarroako Gobernuko kide ziren eta Nafarroako Kutxaren Administrazioko Kontseilua osatzen zuten kideei 2000 eta 2013 urteen artean aplika zekizkiekeen lege eta arauei” buruz.
Horrez gain, Ikerketa Batzordeak eskatu zitzaien dokumentazioa entregatu ez duten erakunde eta instituzioei informazio eskaera berriro egitea adostu du, “bidaltzeko legezko betebeharrari atxikitu zaizkien kontuan hartu gabe”. Jasotzeko ezarri den epe berria astelehenean, hilaren 23an, amaitzen da, 10:00etan. Eskaera horretatik at geratzen dira Auzitegi Gorena eta Estatuan eta Erkidego Autonomoetan eskumena duten organoak, baina horiek ere eskatutakoa bidaliko dutela espero da.
Azkenik, Batzordeak Nafarroako Gobernuari Nafarroako Kutxaren Banku Fundazioaren estatutuak bidaltzeko eskatzea adostu du.
Batzordeak hurrengo bilera otsailaren 23an, asteazkenean, 12:30etatik aurrera eta ateak itxita egitea adostu du.
Onetsi diren arauei jarraiki, Batzordearen xedea da ikertzea arduradunek, Administrazio Batzordea eta Nafarroako Kutxaren Zuzendaritzako kideak, hartutako zein erabaki izan diren Nafarroako Foru Komunitatea egungo egoerara eraman dutenak, bertako finantza-tresna garrantzitsuena eta beharrezkoena galdu baitu, baita prozesu osoak eta burututako abusuek eragin dituzten erantzukizun politikoak zehaztea ere.
Ikerketa Batzordearen burua Segio Sayas (UPN) da, baina gainera Carlos García Adanero (UPN), Santos Cerdán, Juan José Lizarbe (Socialistas de Navarra), Maiorga Ramirez, Koldo Amezketa (Bildu), Patxi Zabaleta, Xabi Lasa (Aralar-Nabai), Ana Beltrán eta Amaya Zarranz (PPN), Txema Mauleón, Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) eta Manu Ayerdi (atxiki gabekoa) parlamentariek osatzen dute.