Publicada el Thursday, 29 de January de 2015

Patricia Cuevak foru parlamentari kargu berria hartu du

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Patricia Cueva Lázarok (Socialistas de Navarra) foru parlamentari kargua hartzeko saioa egin du gaur.

 

Ekitaldia areto instituzionalean burutu da. Bertan parlamentari berriak kargua zin egin du Parlamentuko lehendakari Alberto Catalánen eta Mahaiko gainerako kideen aurrean.

Era horretan, Cuevak hilaren 17an zendu zen María Victoria Arraiza ordezkatu eta foru parlamentari izateko araudiaren baldintzak bete ditu.

Kargu-hartzea Alberto Catalánen parte-hartzearekin bukatu da eta Santos Cerdán, Carmen Ochoa eta Pedro Rascón (SN) eta María Chivite (SNko idazkari nagusia) parlamentariak ere han izan dira.

Lehendakariak Cueva zoriondu du eta “parlamentu- eta ordezkatze-jarduera emankorra” izango duela opatu dio “parlamentuaren eta nafar guztien onerako”.

Jarraian, Catalánek ekitaldiak alde “triste” bat duela esan du, “Parlamentu honek oso maite zuen María Victoria Arraizak hezkuntzaren, kulturaren eta gizarte politiken gisako alor oso berezietan arrasto sakona utzi du-eta”.

Patricia Cuevak 32 urte ditu eta Corellan jaio zen. Orain dela gutxi arte Gazte Sozialisten kide izan da eta 2011ko hauteskundeetara aurkeztu zen zerrendako 18. postutik dator.