Publicada el Friday, 19 de September de 2014

Parlamentuak Nafarroako ospitaleguneko sukaldeen titulartasun publikoa eskatu du eta Marta Vera kontseilariaren dimisioa exijitu du

Kontuen Ganberak egin zuen txostena aipatzen da eta adierazten da "prozesuak zerbitzu garestiagoa eta kalitate eskasagokoa ekarri" duela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta I-E parlamentu-taldeek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako Ospitaleguneko sukaldeen titulartasuna eta kudeaketa publikoa berreskura ditzan”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Parlamentuak “Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuko kontseilari Marta Vera Janín andrearen dimisioa exijitzen” duen.

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeak bultzatu duen ebazpenak Kontuen Ganberak egin zuen txostena aipatzen du. Hala, egiaztatzen du “Nafarroako ospitaleguneko sukaldeak pribatizatu izanak eragin duela zerbitzua garestiagoa izatea funts publikoentzat, eta kalitatea eskasagokoa”. Ondoren azpimarratzen du oso “ondorio kaltegarriak” ekarri dituela: “langileak kaleratuta, desordena elikadura-zerbitzuan, zailtasun gehigarriak prozesu osoan inplikatutako osasun arloko langileentzat, eta elikadura okerragoa eta garestiagoa”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 85. zk., 2014-07-04koa)