Publicada el Thursday, 18 de September de 2014

Nafarroako Gobernua % 0,7aren funts-banaketa aldatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Espainiako gainontzeko tokiekin berdindu dezan, non Eliza Katolikoaren eta gizarte-intereseko beste xede batzuen laukitxoak markatzen diren kasuetan % 1,4koa baita

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin eta PPNk haren aurka eman duen botoarekin, mozio bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Espainiako Gobernua premiatzen zen “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenen % 0,7aren funts-banaketa alda dezan, % 0,7 osorik bidera dakion bi aukeretako bakoitzari, Eliza Katolikoaren eta gizarte-intereseko beste xede batzuen laukitxoak markatzen diren kasuetan”.

Aralar-Nabaik ordezkatze zuzenketa bat aurkeztu du, ekimenaren titular PPNk onetsi ez duena, non “Nafarroako zergadunek % 0,7aren beste zenbateko oso bat gizarte-, kultur- edo ingurumen-intereseko xedeetara bideratzeko aukera izan dezaten aztertzea” proposatzen zen .

Bestalde, atxiki gabekoek, beste ordezkatze zuzenketa bat proposatu dute; hori ere PPNk bazter utzi du. Bertan proposatzen zen “indarrean dagoen % 0,7ko ehuneko hori handitzeko aukera aztertzea, Estatuaren gainerako lekuekin dagoen ezberdintasuna zuzentze aldera”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatu duen mozioak zioenez “zenbait taldek, entitatek eta GKEk azken urteotan eskatu dute Nafarroan, Espainiako gainontzeko lekuetan bezala, zergadunak bi laukitxoak markatzean kuota osoaren % 1,4 bideratzea eta ez % 0,7, kasu horretan bi xedeen artean ehuneko berdinetan banatuta”.

Bai Nafarroan bai Espainiako gainerako lekuetan zergadunak laukitxoetako bat bakarrik markatzen badu, aukera horretarako bideratzen da PFEZaren kuota osoaren % 0,7, eta ez baldin bada inolako hauturik egiten, Estatuko aurrekontu orokorrei egozten zaizkie edo Nafarroako aurrekontu orokorrei, xede orokorretarako.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 81. zk., 2014-06-27koa)