Publicada el Thursday, 26 de June de 2014

BEZaren itzulketak egiterakoan Europako Batzordeak adierazitako printzipioa bete egin dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Xedatzen da itzulketa "epe zuhur batean" eta "subjektu pasiboari inongo arriskurik ekarri gabe" egin behar dela, baina Nafarroako Gobernuak ez du hori bete

Nafarroako Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, PPNk, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin eta UPNren abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “legezkotasuna hertsiki beteko dela jakintzat hartuz, subjektu pasiboekin dituen harremanetan bete egin dezan Europako Batzordeak adierazitako printzipioa, zeinaren arabera, itzulketak egiteko erak ez dien inolako finantza-arriskurik ekarri behar subjektu pasiboei, pertsona fisikoak zein juridikoak izan”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak dio “enpresa askori” “kalte objektiboa” egin zitzaiela Nafarroako Gobernuak 2012aren bukaeran BEZaren itzulketak atzeratzea erabaki zuelako “garaiz jakinarazi gabe, finantzaketa aukerarik gabe eta, urtebete baino gehiago igaro ondoren egiaztatu ahal izan denez, berandutza-korrituen zati txiki bat baino ez ordainduta”.

Gai hori Europar Batzordean aztertu zen, Izaskun Bilbao europarlamentariak egindako galdera baten bidez, eta Rehn komisarioak oroitarazi du “arau zehatzi ez dagoen arren”, BEZaren itzulketak “epe zuhur batean” behar dela eta “ez dio inolako finantza arriskurik ekarri behar subjektu pasiboari”, baina proposatu duen taldearen arabera, hori “ez da bete”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 59. zk., 2014-04-30ekoa)