Publicada el Thursday, 26 de June de 2014

0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzeko foru legea onetsi dute

Gobernua behartzen du hitzartutako finantzaketaren %100 bere gain hartzera eta kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoaren barruan ordaintzera, 2012/13 ikasturtean aplikatu ziren baldintza berdinetan

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde eman dituzten botoekin, PPNren abstentzioarekin eta UPNk haren aurka eman duen botoarekin, 0-3 urteko haur hezkuntzako zentroen finantzaketa arautzeko foru legea onetsi du gaur.


Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten legearen xedea da Nafarroako Gobernua behartzea bere gain hartzera 79/2012 Foru Aginduan ezarritako finantzaketaren %100, hala, ordainketa kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoaren barruan eginda, udal titulartasuneko haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen jarraikortasuna arriskuan ez jartzeko.


Irakurketa bakarrean izapidetu den lege hau indarrean sartuta, indarrik gabe geratzen dira foru legean ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduaren hirugarren xedapen iragangarria, uztailaren 5eko 64/2013 Foru Aginduan eman zitzaion testuarekin.


Zuzenketa ekimenaren titularren sinatu duten eta UPNk eta PPNk haren aurka eman dituzten botoekin onetsi den in voce zuzenketa baten bidez gehitu da. Horrela, “2013/2014 ikasturtean eta hurrengoetan 2013/13 ikasturtean aplikatu ziren baldintza berdinak mantenduko direla ziurtatu” nahi da.


Zioen azalpenean, proposatu dutenek diote “toki entitateei eskuordetutako eskumenen finantzaketa finkatzeko legedi berria lortzen ez den bitartean, beharrezkoa da haur hekzuntzako 0-3 urteko zikloa finantzatzeko gutxieneko legedi bat” izatea.


Ildo horretan, oroitarazi beharra dago Hezkuntza Departamentuak ez duela hitzartutako kopuru osoa ordaintzeko konpromisoa hartu (%30 zalantzan utzi du), kontseilariak ordainketa urtea amaitu baino lehen egiteko asmoa duela behin eta berriro errepikatu duen arren.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Legeko proposamenaren argitalpena (NPAO, 76. zk., 2014-06-17koa)