Publicada el Thursday, 22 de May de 2014

Gizakia Helburu Fundazioaren egoitza berria berriro eraikitzen has dadin premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Obrak gelditu direla-eta, Gobernua bere garaian hartu zituen konpromisoak betetzea ahalbidetuko duten finantzaketarako bideak aurkitzera premiatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “exekuzio-egutegi berri bat presta dezan ‘Gizakia Helburu’ Fundazioaren Zabaldikako egoitza berria eraikitzeko, eta egutegi hori betetzea ahalbidetuko duten finantzaketa-bideak bila ditzan”.

Zioen azalpenean, atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak exekuzio-egutegi berri bat presta dadin eskatzen dute, zertarako eta Nafarroako “Gizakia Helburu” Fundazioa bizi duen “ziurgabetasun eta prekarietate egoeratik irten ahal izan dadin”, Zabaldikako egoitza berriaren eraikuntza geldirik baitago “aurrekontu publikoetako murrizketak direla-eta” eta finantzaketarik ez dagoelako.

Egoitza berriak 54 plaza izanen lituzke eta Lizarrako gaur egungo zentro zaharkitua -42 pertsona har ditzakeena- ordezkatuko luke. Eraikin hori Cáritasena da eta orain beste jarduera batzuetarako berreskuratu nahi du, eta gainera, baldintza “desegokietan” dago.

Horregatik guztiagatik, egoera “desblokeatzea” eta “irtenbide bideragarri” bat ematea eskatzen du. Izan ere, Gobernuak “bere garaian konprometitutako 3,2 milioi euroetatik, bakarrik 372.632 inbertitu” baititu.

Adierazten denez, hori ‘Gizakia Helburu’ Fundazioak "drogamenpekotasun-arazoak dituzten pertsonei laguntza eta terapia ematen egiten duten gizarte-lana aitortzeko eta baloratzeko modu bat izanen litzateke”.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 49. zk., 2014-04-04koa)