Publicada el Tuesday, 1 de April de 2014

Nafarroako Parlamentua Espainiako gardentasunari dagokionean bigarrena da

Alberto Catalanek emaitza baloratzen du eta baieztatzen du parte-hartzearen sustatzearekin batera, "administrazio publikoen konpromiso eta betebehar bat" dela

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalanek Transparency International España erakundeak Nafarroako Parlamentuari aitortu dion postua era positiboan baloratu du eta Mahaiko taldeei, Eledunen Batzarrari eta erakundeko langileei esker lortu dela esan du. 

Erakunde horrek Nafarroako Parlamentuari gardentasunari dagokionean bigarren postua esleitu diola (Kantabriaren atzetik) jakinarazi ondoren, Catalanek esan du gardentasuna “administrazio publikoen konpromiso eta betebehar bat dela, bai eta ahalik eta herritarren parte-hartze handiena lortzea ere”.

Ildo horretan, lehendakariak baieztatu du Nafarroako Gobernuak Parlamentuak ematen duen “informazioan gardentasuna bilatu” duela “beti”, “kontuetan ere bai”, baina gainera herritarrek 51. parlamentari delakoaren bitartez herritarrek haien ekimenak zuzenean defenda ditzaten sustatu duela, toki entitateek haienak aurkez ditzaketen moduan.

Parlamentauren web orriak Mahaiko, Eledunen Batzarreko, Osoko Bilkurako eta Batzordeetako (puntuazio maximoa) taldeen jardueretatik sortzen den informazio guztia era oparoan eta zorrotzean ematen du eta, aldi berean, ezein pertsonak izapidetzen ari diren testuei buruz dituen proposamen eta iritziak uztea ahalbidetzen du; tresna horri Parlamentu ireki deritzo eta Catalanek “arin eta zuzen” gisa definitu du.

Izan ere, lehendakariak baieztatu duenez, Nafarroako Parlamentuak “nafar guztion etxe bihurtu nahi du”.

Horretarako, orokorrean publikoari irekita dauden ekitaldiak ere antolatzen ditu, bai eta zenbait kolektibo protagonista dituztenak, eta alor ezberdinetan interesa duten edo zuzenean ukituta dauden pertsonek eta taldeek parte hartzen duten parlamentu-saioak antolatzen dira.

Lehenengo edizio honetan, Parlamentarien Gardentasun Indizea (IPAR) laurogei adierazleren bidez ebaluatu da, hain zuzen, Parlamentuak berari buruz, bere funtzionamendu eta jardueraz ematen duen informazioarekin, horretarako baliatzen dituen bitartekoekin, komunikabideekin eta herritarrekin duten harremanetarako baliatzen dituen bitartekoekin eta herritarren duten parte-hartze mailarekin lotutako informazioari dagozkionak.

Bestalde, Parlamentuak finantza-egoerari eta aurrekontuei buruz ematen duen informazioa ebaluatu da (bigarren puntuazio altuena), Nafarroaren kasuan hiruhileroko aurrekontuaren betearaztea eta lan eta hornidura kontratuak jasotzen ditu, Nafarroako Gobernuan 300 euroak gainditzen dituzten gastuei aplikatzen zaizkienak.

IPARak, halaber, parlamentariek jasotzen dituzten ordainsariekin lotutako informazioa ebaluatzen du, kasu honetan ere publikoak direnak.

 

http://www.transparencia.org.es/IPAR/INDICE_IPAR_2013.htm