Publicada el Thursday, 27 de March de 2014

Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko 27/2013 legearen aurkako konstituziokontrakotasun helegite bat jartzea onetsi dute

Ulertzen baita Nafarroako Foru Komunitateak Toki Administrazioari dagokionez dauzkan eskumenak urratzen duela eta toki autonomia kaltetzen duela, bai eta herriko esparruan printzipio demokratikoa kaltetu ere

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren aurka emandako botoekin, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak hala eskatuta, Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko 27/2013 legearen aurkako konstituziokontrakotasun helegite bat jartzea adostu du gaur.


Zehazten denez, helegitea lehenengo artikuluaren aurkakoa izango da (honako artikuluak gehitu edo aldatzen baititu: .3 eta 4, 13, 24 bis.2, 25, 27, 36, 57, 85.2, 116 bis, 116 ter eta hamaseigarren xedapen gehigarria, horiek guztiak Toki Erregimenaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 legekoak), bederatzigarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrien aurkakoa eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 legearen lehenengo, bigarren, hirugarren, laugarren eta hamaikagarren xedapen iragankorren aurkakoa, “Nafarroako Foru Komunitateak Toki Administrazioari dagokionez dauzkan eskumenak urratzen baititu eta toki autonomia kaltetzen baitute, bai eta herriko esparruan printzipio demokratikoa kaltetu ere”.