Publicada el Thursday, 28 de November de 2013

Kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Xedea Nafarroan jarduten diren eta itzulketa betebeharra dakarten kreditu-erakundeetan jarritako gordailuak kargatzea da, atzerriko banku sukurtsalenak barne

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Foru Komunitatean jarduten diren kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zergari buruzko proposamena aintzat hartzea aho batez onetsi du gaur.

Izquierda-Ezkerrak aurkeztu duen proposamenaren xedea izaera zuzeneko tributu bat ezartzea da, Nafarroan jarduten diren kreditu-erakundeetan jarritako gordailuak kargatzen dituena, atzerriko banku sukurtsalenak barne.

Egitate zergapegarria 16/2012 legearen arabera (oraingoz % 0ko tipoan) Espainia osoan exijituko da, “Foru Komunitateko tributu-arauak aplikatzeko kalterik gabe”, “itzulketa betebeharra dakarten hirugarrenen funtsen atzitzeak” osatuko du. Dagoeneko Extremaduran, Andaluzian, Asturiasen, Katalunian eta Kanarietan aplikatu den tasa horren kuotak urtekako irabazkinak ditu eta ezingo du “inola ere” bezeroetan eragin.

Zehazten denez, 150 milioiko deposituen zerga tasa % 0,3koa izango da, % 0,4koa zenbateko horretatik gorakoena eta % 0,5ekoa 600 milioitik gorako zenbatekoena. Alabaina, % 20ko kenduko da, baldin eta kreditu-erakundearen egoitza soziala Nafarroan badago eta 5.000 euro, Nafarroako lurraldeak kokatutako sukurtsal edo bulego bakoitzeko; 5.500 euroraino igoko da baldin eta erroldaren arabera 2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan kokaturik badaude.

Kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskaritza Zerga Ogasunari dagozkio, zeinak arau-hausteak Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera zehatuko dituen.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 101. zk., 2013-09-16koa)