Publicada el Thursday, 27 de June de 2013

Murillo el Frutoko udalaren herri-lurretako 159.224 metro karratuen desafektazioari buruzko Foru Legea aldatzea onetsi dute

Herrilurren salmentaren bidez lortutako 243.787 euroak Nafarroako Ubideko X. sektoreko lurrak ureztalur bihurtzeko erabiliko dira

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde emandako botoekin eta Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioekin, ekainaren 24ko 7/2004 Legea aldatzeko Foru Legea onetsi du gaur. Haren bidez Murillo el Frutoko udalaren herri-lurretako 159.224 metro karratu onura publikokoak direla deklaratu eta horien desafektazioa onesten da.

Neurriaren xedea da ahalbidetzea herrilur horien salmentaren bidez lortutako 243.787 euroak erabil daitezen Nafarroako Ubideko X. sektoreko herrilur ureztagarrietan lehorreko lurrak ureztalur bihurtzeko.

Haien ustez, herrilurretako lehorreko lurrak ureztalur bihurtuz lehorreko lurzatiak erosiz baino balio handiagoa erasten zaio herrilurrari, 17/2004 Legean esaten zen moduan.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 63. zk., 2013-06-10ekoa)