Publicada el Thursday, 13 de June de 2013

Sakanako udalak eskualde horretako garapen sozioekonomikoa susta dezaten premiatzen dituen ebazpena onetsi dute

Toki politikak gizartearen beharrizanei egokitzeko neurrien artean, atez ateko dirua enplegua sustatzera bideratzeari zegokionak ez du aurrera egin

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik eta PPNk haren alde emandako botoekin eta I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinak “Sakanako udalak eta Sakanako Mankomunitatea bultzatzen dituen eragile aktibo eta positibo izan daitezen eskualdearen garapen instituzional, politiko, ekonomiko, laboral eta sozialerako”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, entitate horiek premiatzen diren “lehentasuna eman diezaien beren aurrekontuetan eta jarduketetan enplegua sortzeari, enpresaburuak babesteari eta ekintzaileak bultzatzeari”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, zeina UPNk, SNk eta PPNk soilik babestu duten, Sakanako udalak eta Sakanako Mankomunitatea premiatzen dira “atzerapenik gabe bultza eta tramita dezaten, araudia betez betiere, eskualdearen ehundura industriala eta ekonomikoa modernizatzea, berritzea eta zabaltzea dakarten proiektuak”. Bildu-k, Aralar-Nabaik eta I-Ek haren aurka bozkatu dute, legalitate arrazoiari, “gizarte eta ingurumen errentagarritasun eta iraunkortasun” printzipioak gehitu nahi baitzituzten baina ez baitu aurrera egin. Atxiki gabekoek ez dute bozkatu.

Halaber, berriz ere I-Eren eta atxiki gabekoen abstentzioarekin eta gainerakoen onespenarekin, Nafarroako Gobernuari, Sakanako udalei eta Sakanako Mankomunitateari eskatzen zaie “elkarrizketa arin eta etengabe bat izan dezaten eskualdeko entitate publikoen politikak bertako biztanleen beharretarako egokitzeko, halako moldez non esparru guztietan kalitateko zerbitzu publikoak ematen direla ziurtatuko den”.

Mozioak azken idatz-zati bat zuen, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka emandako botoekin bazter utzi dena, Sakanako udalak “eta bereziki Sakanako Mankomunitatea premiatzen ditu jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzeko erabil dezaten zaborra atez, ate biltzeko sistema ezartzeko aurreikusitako aurrekontua”. UPNren eta PPNren babesa ez da nahikoa izan.

Bestalde, ekimenaren titular den PPNk ez du atxiki gabekoen in voce zuzenketa bat onetsi, zeinak “Sakanako eskualdean kokatutako eragile politiko eta gizarte-eragile guztiak, Nafarroako Gobernua barne”, gonbidatzen zituen “orain dela gutxi hasitako GARAPEN izeneko hausnarketa estrategikorako prozesuan parte hartzera, zeinaren xedea eskualdearentzako estrategia plan bat zehaztea baiten”.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako ebazpenak eskualdearen egoerari buelta ematearen alde egiten du, izan ere, “ahalmen handia” izan arren eta “teknologiari, komunikazioei eta logistikari lotutako espazio bat osatzeko ahalmena ematen dion industria-tradizioa” izan arren, “maila guztietan” krisiaren ondorioak larriki pairatzen ari baita.

Horregatik proposatu duen taldeak toki administrazioei eta eskualdeko administrazioei eskatzen die behar adina “nagusitasuna” izan dezaten “jarduera ekonomikoaren eta enpleguaren sustapenean”, zertarako eta “Nafarroaren eta Atlantikoko Arkuaren arteko harremanean funtsezko puntutzat” hartzen den eremu honetako 200.000 egoiliarren “oreka eta kohesio soziala” zalantzan jartzea mehatxatzen duen atzeraldi batetik irteteko.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 46. zk., 2013-05-06koa)