Publicada el Thursday, 14 de March de 2013

Nafarroan haurdunaldiaren borondatezko etetea edo abortua egiten diren klinikak egotea saihestera bideratutako Foru Legea aintzat hartzea bazter utzi dute

Nafarroako zuzenbide iturri den ohiturari dei eginez, Antsoaingo klinika ixte aldera, atzera begirako izaera ematen zitzaion

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren alde emandako botoekin, Antsoaingo abortu-klinika kontraforu deklaratzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea bazter utzi du gaur.
 

Proposamena Legegintza Ekimenaren jardutean bultzatu da eta “Nafarroan haurdunaldiaren borondatezko etetea edo abortua egiten diren klinikak eraikitzeko eta ustiatzeko lizentziak ematea ekiditea” zuen helburu.
 

Zehazki, eskatzen zuen 2011z geroztik abian dagoen “Antsoainen eraikitako abortu-klinika instalatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko eta haren jarduerak garatzeko emandako lizentzia eta baimen guztiak indargabetzea”.
 

Zioen azalpenean, proposatu duten taldeak “zuzenbidearen iturri den ohituran” babesten ziren, non ohitura den horrela jarduerak egiten diren klinikarik “ez egotea”. Hori dela-eta, klinika eraikitzeko “udal lizentziak eta baimenak” “erabat deusezak” direla jotzen zuen, gailendu behar den ohituraren aurkakoak izateagatik.
 

Parlamentu-arkutik kanpoko pertsona batek legegintza ekimen bat Osoko Bilkuren aretoan defendatzen duen lehenengo aldia da. Aukera hori 3/1985 Legea aldatzearen ondorio da, zeinak legegintza ekimena arautzen duen eta 2012ko ekinaren 28an onetsi zuen Nafarroako Legegileak.
 

Araudian egindako aldaketari dagokionez, aipatu legegintza-ekimenaren Sustapen Batzordeari ahalmena ematen zaio bere kide bat hauta dezan, Foru Lege proposamena defendatzeko Nafarroako Osoko Bilkuraren aurrean, aintzat hartzeko eztabaidan. Izapidetua izan dadin, gutxienez erroldako hautesleen % 1aren babesa izan beharko du (lehen 7.000 sinadura, orain 5.000 inguru).

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 21. zk., 2013-02-25ekoa)