Publicada el Friday, 8 de February de 2013

Nafarroako Gobernua 8/1998 Foru Legean xedatzen diren hiriko garraioaren finantzazio betebeharrak betetzeko adina diru ematera premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “Iruñerriako bidaiari-garraio erregularrari buruzko 8/1998 Foru Legeak xedatzen dituen konpromisoetatik eratortzen diren 2013an hiriko garraioa finantzatzeko betebeharrak betetzeko adina diru ematera”.
 

Onetsitako ebazpena atxiki gabeko Patxi Leuzak in voce proposatu duen ordezkatze zuzenketa baten ondorio da, Parlamentuan ordezkariak dituzten talde guztiek onetsi dutena.
 

Zioen azalpenean, atxiki gabeko parlamentari Patxi Leuzak bultzatutako jatorrizko ebazpenak azpimarratzen du ezen, Gobernuak eta udalek aurrekontu “betebeharra” dutela Hiriko garraioari buruzko planari jarraiki xedatzen diren ekarpenei aurre egiterakoan. Aldaketarik edo eguneratzerik egiten ez bada, plan hori era automatikoan luzatzen da kontsumoko prezioen indizearen (KPI) arabera”.
Ildo horretan eta egungo egoeraren karietara, Nafarroako Gobernua defizitaren % 65a bere gain hartzera behartuta dago, plan berri bat onesten edo indarrean dagoena luzatzen bada ere.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 91. zk., 2012-11-08koa)