Publicada el Friday, 25 de January de 2013

Nafarroako Gobernua, ezarritako helburuak betetzeko baldintzarekin, enpresa publikoetako gerente eta zuzendaritza-karguen lansarietako multzoaren atal aldagarrian behar diren aldaketak sar ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k, PPNk, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren alde emandako botoekin eta UPNk haren kontra emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “behar diren aldaketak sar ditzan enpresa publikoetako gerente eta goi-kargudunen lansarietako multzoaren atal aldagarrian, halako moduz non atal horren kobrantza ordainduko den soilik ezarritako helburuak betetzen diren kasuetan, betiere horretarako enpresaren barruan lansarien, plantillaren edo lan-baldintzen murrizketarik aplikatu ez denean. Halaber, ordainketa hori eginen da baldintza horiek egiaztatzeko modukoak direnean”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, PPNk hala eskatuta gehitu dena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen da “ekitaldi bakoitzaren aurretik, parlamentuko egoitzan enpresa publikoen zuzendaritza karguei ezarritako helburu zehatzak aditzera ematea, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa barne, helburu horiek betetzeagatiko ordainsari aldagarria jasotzeko”.

Era berean eta popularren taldearen ekimenez gehitu den hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “dagokion ekitaldiaren ondorengo lehen sei hilabetekoan parlamentuari xehetasunez beteriko txosten bat helaraz diezaion, non enpresa publiko bakoitzak, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa barne, sozietate publikoen zuzendaritza-karguen lansarien atal aldagarrien ordainketa jaso dezan lortutako helburuak banan-banan jasoko diren (zenbatekoa barne). Txosten hori parlamentu-batzordean aurkeztuko da.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako ebazpenak adierazten duenez enpresa publikoetako kudeatzaile eta goi-zuzendarien lansarien tauletan atal finko bat, 55.000 eta 77.000 euro artekoa, eta atal aldagarri bat ezartzen dira, ehuneko 15 eta 50aren artekoa, ezarritako “helburuen” betetze-mailaren araberakoa.

Proposatu duen taldeak baldintza hori “era zorrotzean betetzera” dei egiten du, are gehiago “enpresei eta haien langileei aplikatzen ari zaizkien doitzeak” ikusita.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 79. zk., 2012-10-05ekoa)