Publicada el Friday, 21 de December de 2012

Ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak San Fernandoko Gurutzea, Laureada izenekoa, gaitzesten eta kondekorazio horrekiko arbuio politikoa adierazten duen

Nafarroako Parlamentuak Ganberak trantsizio demokratikoaren garaian hartutako erabakia errepikatu du. Garai horretan, Ganberak San Fernandoko Gurutzea, Laureada izenekoa, zeina 411/1937 Dekretu bidez Franco jeneralak eman zuen, Nafarroako armarri ofizialetik kentzea erabaki zuen.

Gogoeta juridiko eta historikoak alde batera utzirik, kondekorazioak herritarren balio batzuen gainean beste batzuk inposatzea eragin zuela kontuan hartuta, Ganberak bere arbuio politikoa adierazten dio kondekorazio horri.

Nafarroako Parlamentuak, Nafarroaren izenean, 411/1937 Dekretu bidez Franco jeneralak emandako San Fernando Gurutzea, Laureada izenekoa, arbuiatzen du.

Espainiako Gobernua 411/1937 Dekretua indargabetzera premiatzen da; hartara Memoria Historikoaren Legean aurreikusitako garapenean, diktaduraren biktimen erreparazioan, eta nafarren baketze egiazkoan eta eraginkorrean aurrera egiteko.

Azkenik, Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du “Ganbera honek behin eta berriro agindutakoa betetzera, alegia oraindik ere Nafarroan dauden sinbolo frankistak kentzera”.

Onetsitako ebazpena in voce aurkeztutako ordezkapen zuzenketa baten ondorio da, zeina Bildu-k (ekimenaren titularrak), Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabe bi parlamentariek batera sinatu duten.