Publicada el Thursday, 11 de October de 2012

Ebazpen bat onetsi dute, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea nahiz Nafarroako Parlamentuak 2012ko ekainaren 14an onetsitako mozioa betez, ikastetxeetarako material didaktik

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea nahiz

Nafarroako Parlamentuak 2012ko ekainaren 14an onetsitako mozioa betez, ikastetxeetarako material didaktikoa sar dezan ETAren terrorismoak Nafarroan izandako ondorenen kontakizuna egiteko proiektuaren barruan.

UPN, SN, PP eta I-E parlamentu-taldeek onetsitako ebazpenaren alde bozkatu dute; NaBai eta Bildu-Nafarroa parlamentu-taldeek ordea, kontra bozkatu dute.

Amaia Zarranzek, Talde Popularreko parlamentu-kideak aurkeztutako mozioaren zioen azalpenean, honela justifikatzen du proposamena: “Nafarroako Gobernuak 2012ko ekainaren 27an proiektu bat iragarri du, ETAren terrorismoak azken mende erdian Nafarroan izandako ondorenen kontakizuna egiteko. Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, lan hori dibulgazio-liburu bat izanen da, eta biltzen den materialak bideoak edo dokumentalak hainbat euskarritan egiteko balioko du. Proiektu honetako taldea 2012ko irailaren 1ean hasiko da lanean, eta liburuaren edukia (testua eta argazkiak) 2014ko udaberrirako egonen da prest.

Nafarroako Parlamentuak Talde Popularraren mozio bat onetsi zuen 2012ko ekainaren 14ko Osoko Bilkuran. Mozioaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen zen Terrorismoaren biktimei laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legeko V. kapituluko 2. idatz-zatia bete dezan. Hartara, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, urtean behin, hezkuntza programa bat zabalduko du Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itaunduetan. Onetsitako erabaki proposamenean zehazten da programak terrorismoaren aurkako bizikidetasun baketsu eta demokratikoaren balioak jaso eta islatuko dituela eta gazteak kontzientziatuko dituela ideia demokratikoak aldezteko bitarteko eta modua den aldetik hitzak duen balioari buruz. Mozioak orobat jaso zuen ezen programa Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuei ere eskainiko zaiela”.

www.parlamentodenavarra.es
Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012ko irailaren 7a)