Nafarroako Gobernua Konstituzio Auzitegiari buruzko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aurreikusitako bide berezia balia dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute
Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriei buruzko 14/2012 Errege Lege Dekretuko 3. eta 4. artikuluetan aurreikusitako neurriak ez aplikatzearen alde Nafarroako Parlamentuak erakutsitako borondatea gauzatze aldera, balia ditzan Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2. artikuluan aurreikusitako bide berezia edo borondate hori betetzen dela ziurtatzeko behar diren formula legalak, juridikoak eta politikoak”.
Onetsitako ebazpena Bildu-k aurkeztu du.
· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 58. zk., 2012-06-15ekoa)