Publicada el Thursday, 28 de June de 2012

Ebazpena onetsi dute zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoak aitortzen dion prozedura abiaraz dezan, Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko apirilaren 20ko 14/2012 Erreg

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta UPNk eta SNk kontra emandakoekin, ebazpena onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “abian jar dezan Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoko 33. artikuluak aitortzen dion prozedura eta, hartara, Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuko 3. eta 4. artikuluen eta azken xedapenetan lehenaren aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jar dezan. Orobat premiatzen du Aldebiko Batzordearen premiazko deialdia egin dezan arau-testua aldatzeko, eta batzordearen bileran aipatu Errege Lege Dekretua eteteko eska dezan”.

Onetsitako ebazpenak Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek sinatutako gehitze zuzenketa baten ondorio den bigarren puntu bat du non, era berean, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen den kasu honetan Osasun Sistema Nazionalaren iraungarritasuna ziurtatzeko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko presazko neurriei buruzko apirilaren 20ko 16/2012 Errege Dekretu Legearen aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzeko prozedura abiaraz dezan. Orobat premiatzen du Aldebiko Batzordearen premiazko deialdia egin dezan arau-testua aldatzeko, eta batzordearen bileran aipatu Errege Lege Dekretua eteteko eska dezan.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako hasierako ebazpenak bere ekimenaren oinarria da Osoko Bilkurak errekurtsoa jartzea erabakitzen badu ere, jakina dela Parlamentuak errekurtsoak jartzeak “ez duela araua eteten”.

Proposatu duen taldearen ustez, 14/2012 Errege Lege Dekretuko neurriak aplikatzeak gure hezkuntza-sisteman izan ditzakeen “ondorio larriak” direla-eta arau hori eten beharra dago, eta aukera hori zabaltzen da errekurtsoa jartzen duena Nafarroako Gobernua baldin bada.

14/2012 errege lege dekretuaren edukiari dagokionez, aipatzen da, bere xedea sektore publiko nazionalarentzat ezarritako aurrekontu-egonkortasunaren helburua lortzen laguntzea den arren, helburu hori aipatze hutsak -zeina Espainiako Konstituzioko 135. artikuluan jasotzen baita- ez diola Estatuari baimenik ematen, 149.1.13 artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoen eskumeneko arloei dagokion zeharkako edozein xedapen emateko, Estatutuekin eta Konstituzioarekin bat.

Zentzu honetan, ohartarazten da 14/2012 Errege Lege Dekretuak Foru Komunitatearen erabaki-esparrua murrizten duela, berariazko bi xedapen baititu, zeinak bete-betean sartzen baitira unibertsitatez kanpoko hezkuntza zerbitzuak antolatzeko eta atxikitako hezkuntzako giza baliabideak arautzeko eta kudeatzeko botere formalean, Foru Hobekuntzan ezarritakoaren arabera. Hala bermatzen du Ganberako zerbitzu juridikoak egindako txostenak.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 58. zk., 2012-06-15ekoa)