Publicada el Thursday, 28 de June de 2012

Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeari buruzko 14/2012 Errege Dekretu-legearen azken xedapenetan lehenaren 3. eta 4. artikuluen aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Nabai-k, Bildu-k eta I-Ek alde emandako botoekin eta PPNk kontra emandakoarekin, hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeari buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Dekretu-legearen azken xedapenetan lehenaren 3. eta 4. artikuluen aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea onetsi dute.

Eledunen Batzarrak hala eskatuta Ganberako zerbitzu juridikoek helarazitako txostenak ondorioztatzen du 3. artikulua (irakasjarduna) eta 4.a (irakasleak ordezkatzea) bai eta –horrekin lotuta- aipatu Errege Dekretu-Legearen azken xedapenetan lehena, “Nafarroako hezkuntzaren eta bere funtzionario publikoen estatutu-araubidearen eskumenak urratzeagatik konstituziokontrakoak direla”.

Aipatu txostenak zehazten du 14/2012 Errege Dekretu-Legearen gainontzeko arauek ez dituztela Foru Komunitateko eskumenak “kaltetzen”, eta beraz, “konstituzionalak” eta Nafarroan “halabeharrez aplikatzekoak” direla azken xedapenetan bigarrena salbu, “estatuko zerga-sisteman eragiten baitu eta Hitzarmen Ekonomikoari dagokionean Nafarroako zerga-sistema babestua baitago”.

Eledunen Batzarrak, igaro den 4an ospatutako saioan, Ganberako Osoko Bilkurari Konstituzio Auzitegian konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea proposatzea adostu zuen. Talde guztiek alde emandako botoekin egin zuen, PPNk izan ezik, kontra agertu baitzen.

Parlamentuaren Erregelamenduko 213. artikuluak dio Ganberako Osoko Bilkurari dagokiola Errege Dekretu-lege horren aurkako konstituziokontrakotasun errekurtsoa jartzea egokia den edo ez, txostenaren zentzua kontuan hartuz, betiere egokia irizten badu.