Publicada el Thursday, 14 de June de 2012

Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko 19/1996 Foru Legea aldatzeari buruzko Foru Legearen inguruko irizpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta SNk alde emandako botoekin, PPNren eta I-Eren abstentzioekin eta Nabai-k eta Bildu-k aurka emandako botoekin, Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko 19/1996 Foru Legea onetsi du gaur.

Legeak Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Legean ezarritako irizpide berrietara egokitzea du helburu “(publizitatea, gardentasuna eta mugak ordainsariak, diru sarrerak edo dietak eta kargu-uzte pentsioak kobratzeko orduan)”. Bildu-k zuzenketa bidez proposatutako atzeraeragina baztertu ondoren, aldaketa horiek ez dute eraginik oraingo goi-kargu ohien “erregimenean”; hau da, egoera horretara iristen direnean indarrean dagoen araudia jarraituko baitute.

Arauaren azken helburua Administrazioaren goi karguek ordainsari bakarra jasotzen dutela bermatzea da. Hori dela-eta, arauak bateraezin egiten du kargu-uzte pentsioak kobratzea Nafarroako Parlamentura edo beste edozein organismo edo erakunde publikora joateagatik eta enpresa publiko edo pribatuen administrazio kontseiluetara joategatik dietak jasotzearekin.

Era berean, Administrazio Publikoetan eta haien mendeko organoetan lanpostua gordeta duten langile publikoek ere ezingo dute kargu-uzte pentsiorik jaso.

Alabaina, unibertsitateko zentroetan lanaldi partzialean egiten den irakaslana ordainsari bakar kontzeptutik salbuesten da, betiere kargu publikoan aritzeari kalte egiten ez badio. Orain arte karguarekin bateragarriak ziren soilik norberaren edo familiaren ondarearen administrazioarekin zerikusia duten jarduera pribatuak, sormen artistikoa eta zientifikoa, kultura-erakundeetan edo ongintza-erakundeetan parte-hartzea eta kongresuetan hizlari aritzea.

Bestalde eta gardentasun handiagoa izateko asmoz, bai Nafarroako Gobernuko kideek eta Administrazio Publikoko goi-kargudunek, bateragarriak diren jardueretan aritzeagatik, jasotzen dituzten ordainsariei eta bestelako diru-kopuruei buruzko erregistro datuak bai agintaldiaren hasieran, bitartean eta bukaeran dituzten ondare ondasun eta eskubideei buruzkoak Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian argitaratuko dira, erregelamenduz ezartzen den moduan.

Ondarezko ondasunen eta eskubideei dagokienez, argitalpena balioaren eta “eskuratze moduaren” arabera egingo da. Era horretan, jaraunspena, dohaintza, ezkontza-eraentza etab. desberdindu ahalko dira.

Nabai-k aurkeztu duen zuzenketak, kargu-uzte pentsioak desagertzeko kargu publiko guztiak Seguritate Sozialaren erregimen orokorrera igarotzea proposatzen zuenak, ez du aurrera egin Bildu-ren eta I-Eren babesa baino ez baitu lortu. UPNk, SNk eta PPNk kontra bozkatu dute.

Kargu-uzte pentsioa Nafarroako Gobernuko kideek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zuzendari nagusiek eta haren mendeko erakunde autonomoetako zuzendari kudeatzaileek kargua uzten dutenean jasotzen ari ziren urteko guztirako ordainsariaren %80ren hamabirena da. Karguan egondako denbora zenbat izan den, horren erdian jasotzen ahalko dute prestazio hori, eta gehienez ere, 24 hilekotan.

· www.parlamentodenavarra.es
· Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 31. zk., 2012-03-28koa)
· Osoko zuzenketen argitalpena (NPAO, 42. zk., 2012-05-03koa))
· Zatiko zuzenketen argitalpena (NPAO, 43. zk., 2012-05-04koa)
· Irizpenaren argitalpena (NPAO, 54. zk., 2012-05-31koa)