Publicada el Thursday, 24 de May de 2012

Nafarroako Gobernua Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren oroitzapenezko programa burutzeko orduan 2008an eta 2010ean aurkeztutako mozioetako erabaki proposamenei dagokienez hartutako akordioak bete ditzan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ahobatez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren oroitzapenezko programa burutzeko orduan 2008an eta 2010ean aurkeztutako mozioetako erabaki proposamenei dagokienez hartutako akordioak bete ditzan” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du, non Nafarroako Parlamentuak “errepikatzen” duen “historialariei dagokiela gertakariak zehaztea eta zentzu horretan egindako esfortzuengatik eskerrak ematen dizkie bai eta errespetua adierazten”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Ganberak bere “borondatea eta nahia” adierazten du “Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna ez dadin inola ere Nafarroako egungo biztanleen artean banatze ez istilu arrazoi izan”. Alabaina, “gertatutakoa hobeto ezagutzeak bizitzea tokatu zaigun egoera zailean gizarte moduan ditugun helburu komunei hobe ekitea ahalbidetzearen” alde egiten du.

Onetsitako ebazpena UPN eta SNk in voce aurkeztutako eta Nabai-k (proposatu duen taldeak) onartutako ordezkatze zuzenketa baten ondorioa da.

Zioen azalpenean, Nabai-k bultzatutako jatorrizko ebazpenak bere ekimena Nafarroako konkistaren bosgarren mendeurrenaren oroitzapenezko ekitaldien Batzorde Antolatzailearen osaketaren inguruko ebazpenak “ez betetzean” oinarritzen du.

Lehenengoan, 2008ko urriaren 6ko Erabaki baten karietara Nabai-k aurkeztu zuenean, Gobernua premiatzen zen Batzordean aurreikusitako historia, kultura eta geografia esparruetako bost pertsona prestigiodunek “Nafarroako egungo Historiografiaren joera-aniztasuna isla zezaten”.

Bigarrenean, PSNk 2010eko azaroan aurkeztu zuenean, Foru Komunitateko Gobernuari oroitzapenezko ekitaldietan “alderdi akademikoari eta zientifikoari lehentasuna ematea” aholkatzen zitzaion.

· www.parlamentodenavarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 29. zk., 2012-03-22koa)