Publicada el Mardi, 15 de novembre de 2016

Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko FLP aztertuko duen lantaldea eratzea onetsi da

Guztien adostasunez onartu da PPNren ekimena, kontrolerako eta kontuak emateko organo horren egitura teknikoa, funtzionala eta ekonomikoa zehaztea helburu duena

Nafarroako Parlamentuko Foru Araubide Batzordeak gaur aho batez onetsi du lantalde bat eratzea Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko Foru Lege proposamena azter dezan.


PPNko foru parlamentarien elkarteak proposatutako lantaldearen helburua da “xehetasunez aztertzea Jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoaren egitura, kontuan izanik legeak garrantzi handia duela eta beraren bitartez sortzen diren organo eta mekanismo guztiak Parlamentuari atxikiko zaizkiola, bulegoaren ezarpenerako behar diren irizpide teknikoak eta baliabide funtzional nahiz ekonomikoak sakon aztertzeko”.


Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko Foru Lege proposamena aintzat hartu zen iragan irailaren 29ko Osoko Bilkuran. Orduan Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek alde bozkatu zuten eta UPN eta PPN abstenitu egin ziren.

 

/es/node/117954

 

Gaurko batzordean parte hartu dutenak honako hauek dira: Patxi Leuza (Geroa Bai parlamentu-taldea) aritu da bilkuraren buru, eta bertan izan dira Javier Esparza, Iñaki Iriarte, Sánchez de Muniáin, Sergio Sayas (UPN), Koldo Martínez, Unai Hualde (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Maiorga Ramírez (EH Bildu), Laura Pérez, Rubén Velasco (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite, Santos Cerdán (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra).