Publicada el Jeudi, 8 de octobre de 2015

Nafarroako Gobernua 2012ko aparteko ordainsariaren % 25 ordaintzera eta soldata % 1 igotzera premiatu dute

UPNk aurrekontu-egonkortasunari buruzko legearen murrizketak gainditzeko erabili zen "aurreakin-sistema" oroitarazi du, eta Estatuarenarekin paraleloa izango den esku-hartze bat eskatu du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat aho batez onetsi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “aplikatzekoa den oinarrizko legediarekin bat, Nafarroako Gobernuak eta hari lotutako sektore publikoak beren langileei ordain diezaieten 2012ko aparteko ordainsariaren % 25, Espainiako Gobernuak Estatuko Administrazioaren menpeko langileei ordaintzen dien unean bertan, zenbateko hori zor zaien Nafarroako langile publikoen eskubide bat delako”.


Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “Nafarroako langile publikoei % 1 igo dakien soldata, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina”.


Zioen azalpenean, UPNk bultzatu duen ebazpenak Aurrekontu-egonkortasunari buruzko legea aipatzen du. Izan ere, Zapatero eta Rajoyren gobernuek Administrazio Publikoen langileen kontra egin zituzten erasoen ondorioz azken horiek haien erosahalmena aldiro murriztuta ikusi dute, eta “eragotzi” egiten zien autonomia erkidego eta udal guztiei eraso horien aurka esku-hartzea. Horrez gain, erabili zen “aurrerakin-sistema” azpimarratu du, zeinari esker funtzionarioek ez baitzuten erosahalmenaren galera hori beren sakeletan nabarituko, eta oroitarazi du Espainiako Gobernuak kendutako ordainsariaren % 25 itzuli ziela “hark baimendutako unean bertan”.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 12. zk., 2015-09-25ekoa)