Publicada el Jeudi, 12 de mars de 2015

Uhin elektromagnetiko ez gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko legea aintzat hartzea onetsi dute

Zama administratiboa eta burokratikoa murriztu nahi du teknologia berrien hedapena azkartzeko, baina osasunaren eta ingurumenaren babes-mailak aldatu gabe

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk eta PPNk haren alde eman dituzten botoekin eta Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren aurka eman dituzten botoekin, Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko Foru Legea aintzat hartzea onetsi du gaur.

UPNk bultzatu duen legearen xedea Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko legearen jarriki “zama administratiboa eta burokratiko murriztea” da, hartara “teknologia berrien hedapena azkartzeko eta errazteko, baina osasunaren babes-mailak aldatu gabe eta bere horretan utzita zuhurtasun printzipioa nahiz ingurumenaren babesarena”.

Horretarako, azpiegiturei buruzko lurralde planak izapidetu ordez nahitaezkoa izanen da operadoreen telekomunikazio-instalazioei buruzko informazioa aurkeztea; izan ere, horrek nabarmen azkartzen du administrazio-prozedura, eta ez da aldatzen Administrazio Publikoak instalazio horien gainean daukan kontrol eta ikuskaritza maila.

www.parlamentodenavarra.es
• Foru Lege proiektuaren argitalpena (NPAO, 17. zk., 2015-02-06koa)